Sorlekua | Kutxa Fundazioa
Sorlekua, el impulso creativo de Gipuzkoa
Programa

Sorlekua, Gipuzkoako bultzada sortzailea

Sorlekua

Gauzak ondo egitea gustatzen zaigu Gipuzkoan. Lasai eta tentuz. Eta sortzea gustatzen zaigu. Zorionekoak gara, sortzaile bikainak eta abangoardiako proiektu artistiko apartak eman dituen lurralde batean jaio baikara: hor ditugu, besteak beste, Jazzaldia, Elkar, Cristobal Balenciaga, Albaola, Jaime de los Ríos, Kendu, Esther Ferrer, Ternua eta Kukai Dantza Taldea. Haiek ere laguntza eta babesa behar izan zituzten hasieran.

Kutxa Fundazioan Gipuzkoarekin konpromisoa dugula sentitzen dugu, eta horrek lurraldearen aurrerapena bultzatzera eramaten gaitu, pertsonen, kulturaren, zientziaren eta berrikuntzaren bitartez. Kulturaren eta sormenaren sektoreetan talentua eta ekintzailetza gara daitezen lagundu nahi dugu.

Kutxa Fundazioan etengabe lagundu diegu sektore horiei mende erdiz baino gehiagoz, gure lurraldearen garapen jasangarrian betetzen duten funtsezko eginkizuna aintzatetsiz. Orain, Kutxa Fundazioaren Plan Estrategiko berriarekin (2023-2030), are gehiago indartu dugu konpromiso hori.

Sorlekua eraiki dugu. Sorkuntzarako espazioa. Hemengo, Gipuzkoako, kultura- eta sormen-proiektuak indartzeko, konektatzeko eta bultzatzeko programa berezia.

Hiru proiektu bateratzen ditu Sorlekua: Mentoretza, Foroa eta Gurutzatuak.

Sorlekua Mentoretza

Abian da Sorlekua Mentoretzaren lehenengo edizioa!

Dagoeneko hautatu dira 18 hilabetez prestakuntza, mentoretza eta laguntza ekonomikoa jasoko dituzten 10 proiektuak.

Prestakuntza: negozioaren eta inpaktuaren arloetan trebatu ahal izango diren, Berri Up eta Ship2be programen eskutik.
Mentoretza: Mentoretzako 40 ordu, tokiko zein Estatuko erreferentziazko profesionalekin, eta Factoría de Industrias Creativas azeleragailuaren bermearekin.
Laguntza ekonomikoa: proiektu bakoitzeko 10.000 € arte, bakoitzaren beharren arabera.

Hauexek dira Gipuzkoako sormen-iraultzaren buru izango diren 10 proiektuak!

Aukeratutako proiektuak

Naiara Elgarresta

Naiara Elgarresta

NE larruzko poltsa, oinetako eta osagarrien marka bat da, artisautza, xehetasunak, mimoa eta arreta baloratzen dituena. Ekoizpen masiboaren eta estandarizatuaren uniformetasunari ihes egiten dio, era horretan Made in Spain bilduma txikiak eta edizio mugatuak sortuz.

Orijinaltasuna eta dotoretasuna bilatzen ditu, irauten duen estiloa, fast fashion delakoaren ordez. Hori guztia slowfashionarekin lotuta dagoen sortzeko modu batean oinarrituta, jasangarritasun- eta iraunkortasun-irizpidetan oinarrituta. Gauzak egiteko bestelako modua, tokitik eta kalitate handiko premium larruekin.

Web | Instagram | Facebook | Linkedin

Sex Sua

Elur Etxea

Arte eszenikoen bitartez gizartea eraldatu eta balioak sustatzeko asmoz, Andoni Mutiloak Elur Etxea sortu zuen 2020an. 

Generoa, sexualitatea, LGBTI+ kolektiboaren eskubideak, nstagr, zaintza afektibo-emozionala… gai horien inguruko hausnarketa sustatu nahi du Andonik eta horren adibide dira sortutako bi ikuskizunak: Esnatu Naiz kabareta (2020) eta Sex Sua musikala (2022). 

Hirietan ez ezik, Gipuzkoako herri txiki askotan eskaini dituzte bi ikuskizun hauen emanaldiak eta nerabeei zuzendutako saioak eskaintzen ari dira eskoletan, Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteekin batera martxan jarritako programa bati esker. 

Web | Facebook | Instagram

Davidi Dú

Davidi Dú

Jasangarritasuna, digitalizazioa, adimen artifiziala eta errealitate areagotua fusionatuta, aurreranzko urratsak egiten ari da Davidi Dú bikaintasuna eta bereizgarritasuna bilatzeko bere ahaleginean, neurrirako burukoak alokatzeko zerbitzu berritzaile bat garatzeko, estilista birtual eta guzti. 

Erabiltzaile-esperientzia berezia bizi ahal izango dute bere bezeroek, boutiquean bertan zein online dendan ezarri duen estilista birtualari esker. 

Haien behar estilistikoetara erabat egokituta dauden burukoen hiru proposamen ikusi ahal izango dute bezeroek, eta diseinuak modu digitalean probatzeko aukera izango dute errealitate areagotuko sistema baten bitartez, ondoren gustukoen dutena alokatzeko.

Web | Instagram

Bekoop

Bekoop

Bekoop ekonomia zirkularrean oinarritzen den diziplina anitzeko hiru emakumek 2022an sortutako kooperatiba da. 

Helburu nagusia, hondakin moduan hartzen diren materialei bigarren bizitza bat ematea da, sorkuntza bakar eta jasangarrietan eraldatu eta trantsizio ekologiko eta transformazio sozialerako estrategia moduan. 

Kontsumo ohituren aldaketan positiboki eragin nahi dute, gizarte eta ingurumenarekiko erantzukizun handiagoa sustatuz.

Instagram

Aloka

Aloka

Aloka peer-to-peer arketplace bat da, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma bat. 

Bere materialari etekin ekonomiko bat atera nahi dion jendeari edo empreseei zuzenduta, ekipoak amortizatzen laguntzeko aukera bat. Bestalde, pertsonak beren proiektuak osatzeko behar duten ekipamendua aurkitu dezakete. 

Kamerak, osagarriak, soinu-materiala, lokalizazioak eta abar ere aurkitzeaz gain, Alokak harremanak sustatzen ditu eta komunitatea sortzen du.

Web | Instagram | Tiktok

DAB dantza konpainia

DAB dantza konpainia

2022an sortu zuten dantza garaikidea lantzen duen DAB konpainia. Taldearen helburua da gai sozialak eszenatokira eramatea eta, horretarako, hainbat diziplina artistikorekin jarduten du lankidetzan. Gerra Zibilean oinarritzen den Nun zira? antzezlanarekin egin zen ezaguna konpainia sektorean. 2024an, NŒUD estreinatuko dute Leioako Umore Azokan, 2023an Karrikan saria jaso zuen ikuskizuna.

Eduardo Chillidak eta Cristóbal Balenciagak zituzten lan-metodologiak hartzen ditu erreferentziatzat NŒUD lanak. Gizartean dagoen zurrunkeriaz eta askatasuneranzko bideaz hitz egiten duen pieza da. DAB konpainiak, gainera, eskolei eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden taldeei zuzendutako proiektu ezberdinak ere diseinatzen ditu.

Web | Instagram | Facebook

ZirKuSS

ZirKuSS

ZirKuSS zirku garaikidearekin lotutako Donostiako proiektu bat da, sormena sustatzen duena, ekoizpen-prozesua bistaratuz eta interesa duten pertsonei ikuskizuna nola egiten den erakustera bideratutako tailerretan parte hartzeko aukera eskainiz. 

Estatuko zein nazioarteko artisten eskutik, arte eszenikoak eta plastikoak arakatzeko, sortzeko eta garatzeko lekua. 

Sustrai da konpainiaren lehenengo showa. Donostian eta beste udalerri askotan aurrez ez zegoen kultura-eskaintza berria aurkezten digu ZirKuSS proiektuak.

Web | Instagram

Carlavilla Studio

Carlavilla Studio

CARLAVILLA Studio Donostiako emaztegaientzako eta gonbitatuentzako neurrira egindako esperientzia bat da, non eskulangintza eta ehunak negozioaren muina dira. 

Bere balio diferentziala jantzigintzaren artisautza eta Donostiako modaren tradizioa berreskuratu nahi izatea da. 

Jatorrira itzuli nahi dute, bertako ehun naturalak, betikotazuna transmititzen dutenak erabiliz eskulangintzarekin bat eginez.

Web | Instagram

Barandi Producciones

Barandi Producciones

Proiektu eszeniko garaikideak sortzen eta ekoizten ditu Barandik. 

Ekoizpen-konpainiaren helburua da antzerki garaikideko proiektuak garatzea, publiko guztiarentzako, herriko gazteentzako eta bazterkeria-arriskuan daudenentzeko  irisgarriak diren antzerki garaikideko proiektuak sortzea. 

Babesten, ekoizten eta sortzen dituzten ikuskizunekin, esperientzia aberasgarriak sortu nahi dituzte. 

Web | Instagram

Los Viajes de Aspasia

Los Viajes de Aspasia

Los Viajes de Aspasia kultur proiektu bat da, eta dibulgazio historikoa du helburu. Bi alderdi nagusi ditu: bata, hezkuntza arlokoa (Artea, Historia eta Arkeologiari buruzko ikastaroak eta hitzaldiak), eta bestea, ikerketa eta dibulgazioari buruzkoa. 

Bigarren atal honetan liburuen argitalpena, kultur bidaien antolaketa edo erakusketen komisarioa. María José Noain Maura historialari, arkeologo eta antropologoak zuzentzen du proiektua, eta 25 urteko esperientzia du kultura-sektorean. 

Web | Instagram | Facebook 

Twitter | YouTube | Linkedin

bloque destacado pequeño

Sorlekua Mentoretzan interesa baduzu formulario hau bete

Testigantzak

  • EMOVERE

    Jaime de los Ríos

    “Sorlekuak abentura honi ekiteko aukera eman dit, kultura-ekintzailetza aktibatzeko eta arin eragiteko helburua duena; 20 urte daramat zeregin horretan eta, orain, kide berriekin batera jardungo dut”.

  • EMOVERE

    Marta Font - K6 Gestión Cultural

    “Sorlekua bezalako proiektu bat aukerak eraikitzeko eta, kultura-kudeaketa sortzaile eta kritiko baten bitartez, gizarte-eraldaketan laguntzeko aukera bat da k6 Gestión Cultural enpresarak”.

  • EMOVERE

    Edu Uribesalgo - Ternua

    “Sorlekuan mentore izatea pribilegioa da, eta ilusio handia egiten dit jantzigintzaren sektorean azkeneko 37 urteotan jaso dudana itzuli ahal izateaK”.

  • EMOVERE

    Emovere

    “Jaso dugun aholkularitza eta sortu ditugun kontaktuak garrantzi handikoak izan dira gure proiektua haz zedin”.

  • NODE

    Node

    “Gure profesionalizaziorako bultzada garrantzitsua izan da, bai lan mailan, bai maila ekonomikoan”.

  • GOSHO

    Gosho

    “Sorlekuan parte hartzera animatzen zaituztegu, programa eta ekosistema oso interesgarria izango baita zuen proiektua indartzeko lortuko dituzuen sinergiekin”.

  • SOIA

    Soia

    "Kutxa Fundazioa laguntza-sare oso garrantzitsua izan da nire proiektuarentzat, enpresa-mailako mentorizazioak eta prestakuntza onak eginez".

  • AMARENAK

    Amarenak

    “Kutxa Fundazioak jauzia egiten eta ideia bat negozio bilakatzen lagundu digu”.

  • INGE ZUBELDIA

    Inge Zubeldia

    “Dituzun ideiak gauzatzen eta profesionala den benetako zerbaitetan bilakatzen laguntzen dizu”.

Eta, gainera...

1/2

Sorlekua Foroa

Gipuzkoako kulturaren eta sormenaren sektoreen inguruko inspirazioko, ikaskuntzako, sorkuntzako eta lankidetzako komunitatea. Foroan loturak/sinergiak sortu, proiektuak aberastu eta elkarrekin sortzeko aukerak zabaldu nahi dira.

Sorlekua - foroa
2/2

Sorlekua Gurutzatuak

Prestakuntzako, entrenamenduko eta sentsibilizazioko proiektu bat, sormenaren bitartez, gurutzatutako eraldaketak sustatzea helburu duena. Prestakuntza-programa bat eskainiko da, kulturaren eta sormenaren sektoreko proiektuek beste testuinguru batzuetan lan egiteko gaitasunak lantzeko sektore ezberdinekin lankidetzan, arrakasta izan duten kultura-proiektuak ezagutzera emango dira, eta elkarrekin sortutako proiektu hibridoak sustatuko dira.

Sorlekua Gurutzatuak

Ohiko galderak

Sorleku Mentoretza

Sorlekua Mentoretza kultur eta sormen sektoreetako pertsona eta/edo proiektu guztiei zuzenduta dago, proposamen original eta berritzailea badute eta lurraldean eragin positiboa izan nahi badute. Funtsezkoa da profesionalizazioa eta jasangarritasun ekonomikoa lortu nahi izatea beren karrera profesionalerako eta/edo proiekturako. Hautapen prozesuan, pertsona edo taldearen ibilbidea (esperientzia, ezagutzak, trebetasunak…) eta aurkeztutako ideia edo hautagaitza ebaluatuko dira.

Bai, banakako pertsonei eta proiektu kolektiboei zuzendutako deialdia da.

Bai, hautagaitza edo proiektuarekin lotutako ibilbide bat izatea beharrezkoa da,  merkaturatze- edo sozializazio-fasetik hurbil egon behar baitu.

Zerbait eduki behar da merkatuan aurkezteko, noski hautagaitzaren araberakoa izango dena. Programan parte har dezake bai bere marka pertsonala jasangarri egin nahi duen pertsona sortzaile batek, bai honezkero pauso batzuk eman dituen baina oraindik bultzada behar duen proiektu batek. 

Programan izena emateko, ez da beharrezkoa pertsona juridiko gisa eratuta egotea edo jarduera enpresarial edo profesional batean aritzen den pertsona fisikoa izatea. Inolako jarduerarik egiten ez duten pertsona fisikoak aurkez daitezke, baina bai beharrezkoa izango dela mentorien fasera pasatzeko eta laguntza ekonomikoko poltsa jasotzeko. Beraz, hautatuz gero, prestakuntza aldia baino lehen edo bitartean, behar diren izapideak egin beharko dira jarduera ekonomiko bati zuzenean ekiteko edo, hala badagokio, jarduera hori garatzeko entitate juridiko gisa eratzeko.

Prestakuntzan beharrezkoa da presentzialki bertaratzea, baina aholkulariarekin hitzartutako moduan gauzatuko da aholkularitzaren fasea.

Inprimakian eta hautapen prozesuan ematen den informazioa modu konfidentzial eta seguruan kudeatuko da. Kutxa Fundazioak eta pertsona laguntzaileek eta aholkulariek emandako datuak erabiliko dituzte Sorlekua Mentoretzaren esparruan zure hautagaitza ebaluatzeko eta hari laguntza emateko, baina horrek ez du esan nahi jabetza intelektualeko eskubideen lagapenik edo transferentziarik egin behar denik.

Arazorik gabe.

Banakako poltsa, 10.000 €-rainokoa, aholkularitzaren fasetik hasi eta programa amaitu arte erabil daiteke. Kanpoko aholkularitza eta laguntza teknikoa, prospekzio eta dokumentazio azterketak, ferietan parte hartzea, maketak eta prototipoak egiteko erabil daiteke, besteak beste.

Ez ditu estaltzen bidaia, hotel, dieta eta antzekoen gastuak.

Asmoa da hautagai bakoitzaren berariazko garapen-beharretara egokitzea. Gastu plana aholkularien eta Sorlekuko taldearekin batera diseinatuko da eta adostutakoaren arabera gauzatuko da.

Bai, baldin eta beste programetan jasotako laguntzak behar bezala justifikatu badira. Programa hau aurreko programekin (Kutxa Kultur Enea, Moda edo Musika) alderatuta, etapa aurreratuenetan dauden pertsonei eta proiektuei laguntzeko diseinatuta dago. Gainera, proiektuek eboluzionatu egiten dute eta orain baldintzak bete ditzakete.

Bai, programa hau Gipuzkoako pertsona eta proiektuentzat bakarrik da, Kutxa Fundazioak Gipuzkoako gizartearekin duen konpromisoa dela eta. Beraz, titular gisa parte hartzeko beharrezkoa izango da helbide fiskala Gipuzkoan izatea, eta hautagaitzaren helburua lurraldean eragin positiboa izatea.

 Prestakuntza-moduluak gaztelaniaz egingo dira, eta mentoretzen hizkuntza, berriz, mentoreek euskara menderatzearen mende egongo da. Gainerako solasaldiak euskaraz edo gaztelaniaz eginen dira, hautatutako hautagaientzat erosoena den arabera.

Kolaboratzaileak