Donostiako Kubo-kutxa aretoan Daniel Canogar. Oroitzapen likidoak erakusketa bihartik aurrera irekiko da, 2020ko urtarrilaren 6ra arte.

DANIEL CANOGAR (Madril, 1964)

Haren bizitza eta ibilbidea Espainia eta Estatu Batuen artean garatzen da. Argazkilaritzan espezializatutako master bat egin zuen New York University-n eta International Center of Photography-n, 1990ean. Haren lehenengo adierazpidea argazkia izan bazen ere, berehala piztu zitzaion bideo, eskultura eta instalazio artistikoekiko interesa.

Haren banakako azken erakusketa proiektuen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Echo, Paul and Lulu Hilliard University Art Museum-ean (Lafayette, 2019); Melting the solids, Art Bärtschi & Cie galerian (Geneva, 2018); Fluctuaciones, Alcalá 31 aretoan (Madril, 2017); Sikka inentium, Nafarroako Unibertsitatearen museoan (Iruñea, 2017); Quadratura, Limako Espacio Fundación Telefónican (Lima, 2014); Vortices, Canal de Isabel II Fundaziorako egina (Madril, 2011); eta, Synaptic Pasaje instalazioa Brain. The Inside Story erakusketarako, New Yorkeko American Museum of Natural History-n.

Lan monumental ugari egin ditu espazio publikoetan, hala nola Aqueous, Sobrato Organization-en (Mountain Wiew, 2019); Pulse, Texax A&M unibertsitatean (College Station, 2018); Tendril, Tampako Nazioarteko Aireportuan (Tampa, 2018); Xilem eta Gust II, BBVA bankuaren egoitza nagusian (Madril, 2018); Storming Times Square (New York, 2014); Waves, JP Morgan Houston-en atarian (Houston, 2012). Beste instalazio batzuen artean, aipagarriak dira Constelaciones, Europako argazki mosaiko handiena, Rio Manzanares parkean oinezkoen bi zubitarako sortutakoa (Madril, 2010); eta Travesias, Europar Batasuneko Kontseiluaren atarian LEDen pantaila handi baterako sortutakoa Espainiak 2010ean Europar Batasunaren presidentetza eskuratzearen harira.

Nabarmentzen dira, halaber, Nodi, Napoliko Arensa tren geltokian egindako bi argazki mural, eta Clandestinos, monumentu enblematikoei buruzko bideo proiekzio bat, Rio de Janeiroko Arcos de Lapan, Madrilgo Alcalako Atean eta Erromako San Pietro in Montorio elizan eman dena.

Era berean, Ciudades Efímeras: Exposiciones Universales, Espectáculo y Tecnología (Julio Ollero argitaratzailea, Madril, 1992) eta Ingrávidos (Telefónica Fundazioa, Madril, 2003) lanak argitaratu ditu. Horrez gain, irudiaren arkitekturari, argazki garaikideari eta hedabide berrien arteari buruzko saiakerak idatzi ditu.

Prentsa-oharra: word-a | pdf-a

DanielCanogar1010x400