Eureka! Zientzia Museoan urrats bat haratago ematen dugu aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde. Uztailetik aurrera Donostiako Eureka! Zientzia Museoak PLANETARIUM URDINA martxan jarriko du, aniztasun funtzionala duten pertsonei bereziki zuzendutako zinema inmertsiboko saioak.

Horretarako, bai aretoak baita proiekzioak ere hainbat aldaketa izango dituzte saioa guztiontzat irisgarri izan dadin. Egokitzapen hauek bolumenaren murriztean edota argiren bat piztuta mantentzean datza ikusleak seguru sentitu daitezen. Helburua ingurune lagunkoi bat eraikitzea da non emozioak beldurrik gabe adierazi daitezken eta askatasun osoz mugitu.

Lehenengo saioa hurrengo uztailaren 7an izango da, igandean, eta Polaris filma proiektatuko da 2D formatuan, pelikula dibertigarri, koloretsu eta interesgarria. Ikus-entzunezko esperientzia honetaz goizeko 11:30tan gozatu ahal izango dugu, euskaraz eta 30 minututan zehar. Prezioa 2,5 €-koa da aniztasun funtzionala duten pertsonentzat eta 3,5 €-koa gainontzekoentzat.

Argibide gehiago:

Larraitz Etxeberria (Eureka! Zientzia Museoa): T-943 012914


Eureka PlanetarioUrdina