Asteartean, maiatzaren 29an, ekitaldi solidario bat izango da Kutxa Kultur Plazan. Odola emateaz sentsibilizatzeko jardunaldi ireki bat izango da. Odol-emaileen artean belaunaldi-aldaketa sustatzea da helburua, eta gainera erregulartasunez egin beharraz kontzientzia harraraztea, odol-premia edo beharrizana egunerokoa baita.
Proposamenean odola ematera hurbiltzeko aukera sartzen da, baina baita izango diren jarduera osagarrietan parte hartzera ere. Zuzeneko emanaldi solidarioak izango ditugu gozagai: Xabi San Sebastián, eskarmentu handiko musikari kartsua; Olatz Beobidek eta Isidoro Fernándezek, ibilbide txalotua duten artistek, berriro gozaraziko digute beren pertsonaiekin; eta Telmo Iruretak bere bakarrizketaz hunkiaraziko gaitu.
Ekitaldiaren bukaeran, Realeko bi elastiko, emakumezko jokalariek izenpetuta, zotz egingo dira.
Antolaketa Kutxa Fundazioaren ardura izango da, Gipuzkoako Odol-emaileen Elkartearekin lankidetzan.
Hitzordua Kutxa Kultur Plazan da (Tabakalera eraikineko 4. solairuan) maiatzaren 29an, asteartean, 9:30etik 13:30era.