Aste Santu honetan, Eureka! Zientzia Museoa bisitari askorentzako erreferentzia leku izan da. Oporraldia hasi zenetik, martxoaren 24-25 asteburuan, Eureka!-k 13.281 bisitari jaso ditu, 2017an jasotako 7.108ekin alderatuz. Bisitari partikularrek, eskola-talde zein talde-soziokulturalek eta udaleku irekietako partehartzaileek osatzen dute egun hauetako bisitarien perfila.

Bisitari hauetatik, 8.212 izan dira 5 jaiegunetan (Ostegun Santutik, Pazko Astelehena bitartean) Eurekara gerturatu direnak, ia 2017ko datuak bikoiztuz, orduan 4.662 izan ziren erakusketa iraunkorrera, planetariora eta simulagailuetara hurbildutako bisitariak.

Bisitarien gehiengoa, 10.000 baino gehiago, gipuzkoarra izan da. Nafarroatik 1.500 inguru etorri dira eta Araba eta Bizkaia batuta 1.200 inguru izan dira. Bisitarien % 1a baino gutxiago etorri da Iparraldetik. Beste guztien artean, gehiengoa Estatutik etorri da, eta % 2a baino ez atzerritik.

Bere eskaintza zabala dela eta, zientziaz gozatzeko leku ezin hobea da Eureka. Programatutako aktibitateek, erakusketa iraunkorrak, Animalia aretoa barne, Planetariumak eta simulagailuek, museoa denbora luzez disfrutatzeko aukera eskaintzen dute. Museoa bere osotasunean gozatzeko gutxieneko denbora 2,5 ordukoa den arren, bisitari gehienek 3 ordu edo 3,5 ordu ematen dituzte Eurekako instalazioetan batez beste. Gainera, bisita hauek ondo baloratzen dituzte bisitariek, hori dela eta Eureka! da sare sozialetan hoberen baloratutako Donostiako museoa.