Donostia, 2016ko azaroaren 25a. Kutxak gaur aurkeztu du laguntzak eskatzeko bigarren deialdi irekia, Gipuzkoako elkarte eta erakundeek 2017an egin nahi dituzten gizarte- eta kultura-proiektuetarako. Lehenengo deialdian, 2016an gauzatzen ari direnentzat egindakoan, laguntzak eskatu zituzten 302 elkartek aurkezturiko proiektuetatik 147 aukeratu ziren.

Donostia, 2016ko azaroaren 3a. Marta Cárdenas, Gonzalo Chillida eta Jesus Mari Lazkanoren pintura-lanari eskainitako erakusketen ondoren, kubo-kutxa aretoak Ricardo Martíni eskaini dio, Europako kultura-hiriburutzaren urtea dela-eta egin duen programazio bereziko laugarren erakusketa. Kubo-kutxa aretoak berreskuratu duen argazkilari honen lana ezaguna zen, Donostiaren argazkiak egin baitzituen hiriburua bere urrezko aroetako batean zegoenean, baina bera oharkabean geratu izan da egile gisa.

Donostia, 2016ko azaroaren 2a. Datozen ostiral eta larunbatean, azaroaren 4 eta 5ean, EAE, Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko kirurgia plastikoko Elkarteak (SVNRA) XLI. Bilera egingo du, eta 75 profesionalek hartuko dute parte.
Bilera honen ardatza bularraren berregite mikrokirurgikoa da (DIEP) eta horren garatzaileak, Martyn Webster doktoreak (Canniesburn Hospital, Glasgow), topaketan parte hartuko du eta hitzaldi bat emango du.

Donostia, 2016ko urriaren 26a. Donostiaren kultura-hiriburutza dela-eta, Kutxa Fundazioa hiriko kultura-hitzordu nagusietako bati atxiki zaio: Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Asteari, alegia. Bere 27. edizioan, Astea Japoniako zinemaren ingurukoa izango da, dagoeneko unibertsala den iruditeria eraiki baitu.

Honela, Kutxa Kultur Plaza erakusketa-gunean (Tabakalera eraikineko 4. solairuan) 2016ko urriaren 27tik abenduaren 11ra bitartean Momotaro (Kamishibai istorio bat) proiektua izango da ikusgai, Judas Arrieta artistak eta Harkaitz Cano idazleak gauzaturiko proiektua. Bi sortzaileak Japoniako ahozko tradizio bat, Kamishibai deitua, berrikusteko eta egokitzeko elkartu dira.

Donostia, 2016ko urriaren 20a. 10:00 eta 20:00 arteko programa betea izango da datorren larunbatean, urriak 22, Tabakalera eraikineko bi gunetan, eta hor gauzatuko da Solidaritatearen 5. Foruma, Gipuzkoa Solidarioak ─Gipuzkoako elkarteak elkarrekin komunikazioan jarri eta egiten dituzten jarduerak gehiago ezagutzen laguntzen duen sareak─ sustaturikoa. Forumaren programa eta lortu nahi dituen helburuak gaur, osteguna, goizean aurkeztu dira Ruiz Balerdi aretoan.

Donostia, 2016ko urriaren 14a. Alemaniako Daarler Vocal Consort-ek, Georg Grün-ek zuzendu eta hamar lagunek osatzen duten ahots-taldeak, datorren igandean, urriaren 16an, 19:00etan eta sarrera libre dela, Onkologikoako ekitaldi-aretoan abestuko du, laster izango den Tolosako Abesbatza Lehiaketaren atariko gisa.

Donostia, 2016ko irailaren 20a. Kutxa Kultur Moda programak jada aukeratu ditu sei egoiliar, urtebetez beren lekua izango dute Tabakalerako instalazioetan, beste diseinatzaile batzuekin partekatuko dituztelarik elkarbizitzaren alde eginez, eta elkarlanaren alde sorkuntza-iturri gisa.

Programako bazkide estrategiko diren AEGren eta Donostia Sustapena Elkarteko moda-clusterraren ordezkari diren bi diseinatzailek eta Kutxako ordezkariek osaturiko epaimahaiak Saioa Matxain, Miguel Ángel Arone, Goiuri Unanue, Inge Zubeldia, Julen Linde eta Elena Silvestre diseinatzaileak hautatu ditu.

Donostia, 2016ko irailaren 12a. Asteartean, hilak 13, eta asteazkenean, hilak 14, 19:00etan, Kutxa Andia aretoan eta doako sarrerarekin, Onkologikoak eta Tecnaliak hitzaldi bana eskainiko dute, lehen egunean aholkularitza genetikoaz hitz egiteko minbiziaren inguruan, eta bigarren egunean ugalkortasuna mantentzeko sistema berriez minbizi-kasuetan. Asteartean, hilak 13, Karmele Mujika eta Javier Margareto doktoreek hitz egingo dute; asteazkenean, hilak 14, Yosu Franco doktoreak eta berriro Javier Margareto doktoreak.

Donostia, 2016ko irailaren 5a. Datorren larunbatean, irailaren 10ean, jendaurreko ekitaldia egingo da 13:00etan, Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan, eta bertan Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietako epaimahaien erabakiak jakinaraziko dira eta 53. edizioko irabazleak ezagutuko dira.

Donostia, 2016ko abuztuaren 29a. “Tellechearen hitzaurreak", José Ignacio Tellechea Idígorasek 1996 eta 2007 bitartean idatzi zituen gai askotariko 65 hitzaurre eta zientzia eta kulturako hainbat pertsona ospetsuk hari zuzendutako beste bost hitzaurre biltzen dituen liburua da. Bilduma hori José María Urkiak egin du, eta liburuaren hitzaurrea ere hark egin du.

Donostia, 2016ko abuztuaren 4a. Lynch Sindromerik gabeko lehen umeak jaio dira Onkologikoan dagoen IVF Donostiak zentroan gauzatu den DGP teknikari, ezarpenaren aurreko analisi genetikoari, esker. Lehenengo aldia da Gipuzkoan Sindrome hori gabeko haurdunaldi bat lortzen dela.

Herentziazko baldintza hau kasuen % 50ean transmititzen da, eta koloneko minbizia pairatzeko probabilitatea areagotzen du. 
Ugalkortasunaren Euskal Institutuaren lanari esker, Onkologikoak aurrerapauso bat eman du herentziazko minbiziaren prebentzioan.

Prentsa oharra osoa (Pdf)

Donostia, 2016ko uztailaren 21a. Kubo-kutxa aretoan gaur hasiko da, eta bihar irekiko da jende guztiarentzat, urriaren 16ra arte, Jesus Mari Lazkano artistaren atzera begirako lehen erakusketa handia. Ehun lan baino gehiagoren (formatu handiko margolan, marrazki, ohar-koaderno eta abarren) bidez hiru hamarkada baino gehiagotan egin duen arte-ibilbidea erakusten da.

Erakusketak agerian uzten duen pintura-bilakaera, Javier González de Durana komisarioaren hitzetan, “elkarri loturiko bi kausaren emaitza da: alde batetik, hausnarketa-bidaia iraunkorra margolaritzaren inguruan lanbide gisa, pintura-irudia errepresentazio gisa eta natura ingurune gisa; eta bestetik, bere periplo ugariak hainbat eta hainbat lekutatik, batzuetan hurbileko lekuak, eta beste batzuetan irudikatuak bezain urrutikoak”.

Ikusi prentsa-ohar osoa (pdf formatuan)

Donostia, 2016ko uztailaren 4a. Ia 25.000 pertsona (zehatz esanda 24.725) izan dira kubo-kutxa aretoan, Gonzalo Chillida donostiar margolariari eskainitako atzera begirako erakusketa ikusten; atzo igandea amaitu eta itxi zen. Joan zen apirilean ireki zenetik, batez beste 364 ikusle izan dira egunero erakusketan. Asteburuetako jarduera paraleloetan, bisita gidatu eta tailerretan, 596 parte-hartzaile izan dira.

Gaur hasi da erakusketaren desmuntatzea; Marta Cárdenasenaren ondoren, erakusketa hau bigarrena izan da kubo-kutxa aretoak, Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutza dela-eta, eskaintzen duen programazio bereziaren barruan. Berehala hasiko da Bergarako Jesus Mari Lazkano artistaren erakusketaren muntaketa, eta datorren uztailaren 22an irekiko da ikusleentzat.

Donostia, 2016ko ekainaren 27a. Iñaki González Elorz-en (“Fortun”) collageak izango dira protagonista Kutxa Kultur Plazako erakusketa berrian, Tabakaleran, uztailaren 31ra arte. Erakusketaren izenburua “Bidasoaldetik Chicagora” da eta bihar, asteartea, aurkeztuko zaio jendeari 19:30ean.

Donostia, 2016ko ekainaren 24a. Manuel Beraza jauna Kutxa Banku Fundazioaren presidente izendatu dute Fundazioaren Patronatuak gaur goizean Donostian egindako bileran hartutako erabaki bidez.

Banku Fundazioa 2014. urtearen amaieran eratu zen eta harrezkero Xabier Iturbe jauna izan da Fundazioaren presidentea; orain, ordea, Manuel Beraza jaunak hartuko du kargu hori. Garai hartan, hain zuzen ere, Manuel Beraza Xabier Iturberen ordezko izendatu zuten. Xabier Iturbe jauna 2008. urtetik 214. urtearen amaiera bitarte, Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren eta Donostia Kutxaren presidente izan zen.