- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Kutxa Fundazioak 42. edizioan deituriko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietan, lanak jasotzeko epea amaitu denean ikusten denez, parte-hartzeak markak hautsi ditu zenbait modalitatetan. Honela izan da, nabarmen, euskarazko eleberrian eta gaztelaniazko olerkian.
Guztira jatorrizko 448 lan jaso dira, eta erdiak baino gehiago (228) gaztelaniazko eleberriak dira. Aurkezturiko eleberrien jatorri geografikoari dagokionez, lehen aldiz lehiaketa honetan, Madril da buru 45 lanekin, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoa, 36 lanekin. Halaber, ohargarria da Andaluziatik eta Kataluniatik jasotako ekarpena ere, 32 eta 22 eleberri hurrenez hurren. Atzerritik jatorrizko 20 lan iritsi dira, Argentina, Txile eta Mexiko buru direla, baina Israel, Estatu Batu, Frantzia edo Suediatik ere parte hartu dute.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Datorren igandean, ekainak 11, Real Sociedadeko Fundazioaren Eguna ospatuko da Zubietan eta Gipuzkoa Solidarioak hirugarrenez parte hartuko du hainbat ekintza ezberdin antolatuz. Gipuzkoa Solidarioaren sareko hamar elkartek beraien jarduerak ezagutzeko aukera paregabea luzatuko digute: AFAGI, Begisare, GENE, Camelamos Adiquerar, AGE, Gorren Elkartea, Chernobil elkartea, ASOCIDE, Jatorkin eta GIELMAR.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostiako Kubo-kutxa aretoak Balerdi (1934-1992) erakusketa antologikoa aurkeztuko du 2017ko ekainaren 9tik irailaren 24ra. Javier Viar Olloqui dugu erakusketaren komisarioa, aurten arte Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria, eta, beraz, artistaren obra ezin hobeto ezagutzen duen pertsona. Artista hil zenetik 25 urtera, bere jaioterrian egin nahi zaion omenaldia da erakusketa hau.
Erakusketan, egile emankor honen 98 obra daude bilduta; tartean, olio-margolanak, marrazkiak, bere “klarion” ezagunak eta Homenaje a Tarzán I: La cazadora inconsciente (Tarzani omenaldia I: ehiztari inkontzientea) filma. Sortzaile kartsu, oldarkor eta energiaz betea da Rafael Ruiz Balerdi, eta bere obra koloretsuek aukera ematen digute egilearen keinuak, marrak eta mugimenduak imajinatzeko. Bere konposizioetan suma daitekeen erritmoa, zehazki, artistak musikarekiko duen interesaren ispilua da.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Kutxa Kultur Musika musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko Kutxa Fundazioaren programa da; 2013an sortu zen, gure lurraldean nabarmentzen ari diren talde edo bakarlarien hazkundea eta garapen profesionala bultzatzeko bokazioaz. 2016an Kutxa Kultur Tabakaleran sartuta, programa hau handiagotu egin da ekintza berriekin eta gune berezi bat gehituta.
Bosgarren edizio honetako deialdian Gipuzkoako talde edo bakarlari guztiek parte har dezakete, baldin eta diskografia-kontraturik indarrean ez badute, baina ez da baztertzeko arrazoia lankidetza-kontratu, autoekoizpen edo lizentzia indarrean izatea.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Kutxa Kultur Eneak, Kutxak Tabakaleran duen eta 2016ko apiriletik funtzionamenduan dagoen kultura-coworking-erako guneak, beste deialdi bat egin du Gipuzkoan garatzen ari diren kultura-proiektu berriak ezagutzeko eta Tabakaleran lantzen jarraitzeko aukera eskaintzeko, hau baita lurraldeko kultura-ekosistema garrantzitsuena.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Moda-diseinu eta eskulangintza eremuetako hogeita lau sortzailek protagonizatuko dute “Gold” azoka, datorren asteburuan Kutxa Plazan Tabakalerako laugarren solairuan izango da. Larunbatean 11:00etatik 21:00etara eta igandean 11:00etatik 20:00etara.
“White” azokarekin lorturiko arrakastaren ondoren, honelako bigarren azoka da, eta Gipuzkoako artistek diseinatu eta ekoitzitako produktuak bertan erakusteko euskarri izan nahi du. Undermount-ekin lankidetzan, bitxigintza, moda, poltsa, altzari, puntu, estanpazio, osagarri, haur-moda, grafikagintza... eremuetako sortzaileek beren produktuak erakutsi eta jendeari salduko dizkiote.
Gainera, Dj’ak eta performanceak izango dira azoka zuzenean alaitzeko. Dj’ak 12:30ean eta 18:30ean arituko dira bi egunetan. Performanceak 13:00etan eta 18:00etan izango dira larunbatean, eta 12:00etan eta 18:00etan igandean.
...
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Alberto Schommer… modernitaterantz erakusketaren ondoren, Begoña Zubero argazkilariaren kalitate handiko proposamena eskaintzen du Kutxa Kultur Arteguneak. Hurbilketa bat da, pertsonal eta dokumental artekoa, Po ibaiaren (Italia) inguruko natura- eta giza paisaiara.
Gente del Po beste mugarri bat da aretoak marrazturiko erakusketa-ildoan, argazkigintza ardatz duena. Kutxa Fundazioak arreta berezia eskaini izan dio beti arte honi, eta baliabideak ere eskaini dizkio berreskuratu, kontserbatu eta zabalkunderako, Kutxa Fototekaren eta bere erakusketa-aretoetako programazioaren bidez.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Datorren larunbatean, hilak 25, 20:30ean, moda-ibiltoki bihurtuko da Kutxa Kultur Plaza, eta bertan desfilatuko dute Kutxa Kultur Moda programako diseinatzaile egoiliarrek sorturiko modeloek. Hauek dira beren sortze-lanak erakutsiko dituzten diseinatzaileak: Saioa Matxain, Miguel Ángel Arone, Goiuri Unanue, Inge Zubeldia, Julen Linde eta Elena Silvestre.
Moda-sortzaile hauek urtebetez Tabakalerako instalazioetan beren lekua dute, beste diseinatzaile batzuekin partekatua, bizikidetza eta lankidetzaren aldeko apustua eginez sorkuntza-iturri gisa; joan zen udazkenean hautatu zituen horretarakoxe eraturiko epaimahaiak.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Datorren igandean, Kutxaren Artegunea aretoan, Tabakalera eraikinean, 40.000 pertsona inguruk ikusi ondoren, amaitu egingo da Alberto Schommer… modernitaterantz argazki-erakusketa, joan zen abendutik ikusgai egon dena.
Alberto Schommer erreferente nagusietako bat da Euskal Herriko argazkigintzan. Haren lan guztiaren ezaugarriak dira nortasun indartsua eta haustura formala bilatzeko borondate etengabea, mota guztietako lurralde estetikoak esploratzera eraman zuena. Erakusketa honekin Artegunea aretoak hasitako programazioa aurten oso-osorik argazkigintzari eskainia egongo da. Laster iritsiko da Begoña Zubero bilbotar argazkilariaren erakusketa.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2017ko otsailaren 28a. Ganbera Musikaren zikloa zortzigarren ediziora iritsiko da berritasun garrantzitsu batekin: Andia kalean zuen ohiko esparruaren ordez Donostiako Orfeoiaren egoitzan izango da orain, Alde Zaharrean dagoen San Juan kaleko 6.ean. Ganbera Musikaren zikloak ─Euskadin egiten den bere antzeko bakarra, Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatu eta antolatzen duena─ Musikene eta Donostia Musika-ren laguntza du, eta orain baita Donostiako Orfeoiarena ere.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2017ko otsailaren 27a. Kutxak Nesplora-rekin lan egingo du herritar helduekin gauzatu nahi duen errealitate birtualeko esperientzia handi batean.
Nesplora VRMIND ikerketa-proiektuan ari da lanean (H2020 programa pean Europako Batzordeak kofinantzatua) ezagutza-prozesuak (oroimena, arreta, etab.) ebaluatzeko tresnak sortzeko errealitate birtualeko euskarrian.
Gaur egun, 16 urtez gorakoen artean arreta- eta oroimen-prozesuak ebaluatzeko test bat garatzen ari dira. Nesplora-ren ikerketan parte hartzen duten boluntarioek errealitate birtualeko betaurrekoak probatzen dituzte 20 minutuz, eta tarte horretan beraien arreta eutsia, entzumen- eta ikusmen-arreta, oldarkortasuna, motor-jarduera azter daiteke, baita arreta galtzeko joera eta prozesaketa-lastertasuna ere.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2017ko otsailaren 21a. Gaur aurkeztu da Donostian “Esperientzia digital bat: 7 lan, 7 museo” proiektua, esperientzia digital aitzindaria, bereizmen super-handiko formatu elkarreragilean arte-lanak erakustea ahalbidetzen duena. Lanak hainbat museotakoak dira eta tamaina handiko pantailetan aurkezten dira.
Ekimen honetan elkarlanean ari dira San Telmo Museoa bera, Kutxa Gizarte Ekintzaren Kutxa Kultur Enea kultura-coworking gunea, eta Second Canvas by Madpixel eta LG Electronics enpresak, partner teknologiko gisa.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2017ko otsailaren 16a. Kubo-kutxa aretoaren eskutik Miquel Navarroren lana lehen aldiz iritsiko da Donostiara; Navarro arte plastikoen sari nazionala izan zen (1986) eta «Espainiako eskultura berria» deiturikoaren ordezkari nagusietako bat da. Miquel Navarro. Irudizko arkeologiak erakusketak eskultore honen lana erakusten du bere arte-ibilbidean egindako pieza ikonikoen bidez, besteak beste bere Hirietako batzuk eta orain arte argitara eman gabeko pieza bat, Placón, 3,5 m-ko goratasuna duen eskultura handi bat, aluminio trinkoz egina.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Nik Tri Triatloi Elkarteak eta Kutxa Fundazioak lankidetza-hitzarmena egin dute, haur eta gaztetxoen artean euskara eta triatloia elkartu eta sustatzeko helburuaz. Lankidetza hau 2017an zehar gauzatuko da, besteak beste, jarduera hauek egiteko: Triatloi Goizak Pazko Astean, Triatloi Udalekuak Arotz-Enean, Triatloi Udalekuak Txurrukan, Aia-Orioko Triatloi Txiki, Busti Lagunekin Uratloia, Neguko Triatloi Koloniak Askizun eta Triatloi Eskola.
- Xehetasunak
- Kategoria: Prentsa oharrak
Donostia, 2017ko otsailaren 1a. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 42. edizioa arautzen duten oinarriak argitaratu ditu Kutxa Fundazioak, eta Sariak eleberri eta olerki modalitateetarako deitu dira, euskaraz eta gaztelaniaz.
Olerki modalitatean errima, neurri eta gai askeko lanak aurkez daitezke, baina gutxienez 800 bertsokoak; saria 15.000 euro eta garaikurra. Eleberri modalitatean, gai eta narrazio askeko lanak, gutxienez 150 foliokoak; saria 25.000 euro eta garaikurra. Sariak salbuetsita daude PFEZ ordaintzetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakiz.