Juan Manuel Castro Prieto, 2015eko Argazkilaritza Sari Nazionalaren irabazlearen lana datorren ostegunean iritsiko da Kutxak Tabakalera eraikinean duen Artegunea erakusketa-aretora. 2018ko uztailaren 1era arte izango den Cespedosa izeneko erakusketa honek, bizitoki ditugun lekuekiko identitatearen gainean gogoeta egiteko aukera ematen digu, 39 urtean zehar egindako argazkien bidez.

Erakusketa, hilak 12an, ostegun arratsaldean irekiko da eta goizeko 10:30etan Ruiz Balerdi Aretoan hedabideei aurkeztuko die Ander Aizpuruak, Kutxako Zuzendari orokorra, Juan Manuel Castro Prietok, Chema Conesak, erakusketaren komisarioa, eta Ane Abaldek, aretoaren zuzendaria. Komunikabide grafikoentzat hitzordua goizeko 10:00ak izango da Tabakalera eraikineko Kutxa Kultur Artegunea erakustaretoan.

Donostiako Kubo-kutxa aretoak Alejandro Garmendia. Paisaiak, enigma eta malenkonia erakusketa antolatu du eta 2018ko martxoaren 2tik maiatzaren 27ra egongo da ikusgai. Urtebete igaro da artistaren heriotza goiztiarretik, eta Kubo-Kutxan egingo zaion merezitako lehenengo atzerabegirako honek, ehunetik gora obra bisual zein soinuzko biltzen dituen honek, aukera emango digu 80ko hamarkadaren erdialdean hasitako artistaren diziplina anitzeko sormen-ibilbidea hobeto ezagutzeko..

Erakusketaren hasierako ekitaldia bihar martxoak 1ean, izango da, jendearentzat ostiralean irekiko da, eta 2018ko maiatzaren 27ra arte izango da ikusgai.

Bihar, osteguna, 11:00etan eta areto berean, Gill Connon, Alejandro Garmendiaren emazteak, Fernando Golvano, erakusketaren komisarioak, Carlos Ruiz, Kutxa Fundazioaren zuzendariak eta Ane Abalde, Kubo-kutxa aretoko zuzendariak erakusketa aurkeztuko dute prentsaurrekoan, eta ondoren bisita gidatua izango da.

Berenice Abbott argazkilariaren lana datorren ostegunean iritsiko da Kutxak Tabakalera eraikinean duen Artegunea erakusketa-aretora. 2018ko martxoaren 25era arte izango den Topografiak izeneko erakusketa honek, Berenice Abbott estatubatuar argazkilariaren obra ikonikoaren berri emango digu, 1926 eta 1961 artean egindako 82 obraren bitartez.

Erakusketa, hilak 23an, ostegun arratsaldean irekiko da eta goizeko 11:00etan Ruiz Balerdi Aretoan hedabideei aurkeztuko die Carlos Ruiz, Kutxako Zuzendari orokorrak eta Anne Morin, erakusketaren komisarioak, gero bisita gidatua egingo duelarik bertaratzen direnentzat.

Donostiako Kubo-kutxa aretoak Paloma Navares. Argiztapenak erakusketa aurkeztuko du, multimedia-artistaren lau hamarkadako ibilbidea omendu nahian. Paloma Navaresek (Burgos, 1947) gorputza eta teknologia, egunerokoa eta apartekoa, historiaren memoria eta etorkizuneko ametsa edo amesgaiztoa hibridatzen dituen lengoaia bat garatu du. Bere obra aurkezteko euskarri sorta zabala erabiltzen du –instalazioak, argazkia, bideoa, performancea, eskultura, marrazkia, pintura eta abar–, haiek fabrikazio industrialeko objektu eta materialekin konbinatuta, ikusgai egongo direnak Kubo-kutxa aretoan.

Iritsi da unea Kutxa Kultur Modako hurrengo egonaldian parte hartuko duten diseinatzaile berrien izenak ezagutzeko. Bihar, urriak 4, goizeko 12:00etan Kutxa Kultur Modako edizio berria aurkeztu dute Tabakalerako laugarren solairuan, bertan diseinatzaile berri hauen lanak ere ikusi ahal izango ditugu.
Programa honek jada aukeratu ditu aurtengo egoiliarrak eta hauek urtebetez beren lekua izango dute Tabakalerako instalazioetan, beste diseinatzaile batzuekin partekatuko dituztelarik elkarbizitzaren alde eginez, eta elkarlanaren alde sorkuntza-iturri gisa.

Chema Madoz argazkilariaren lana datorren ostegunean iritsiko da Kutxak Tabakalera eraikinean duen Artegunea erakusketa-aretora. Ars combinatoria-n Argazkigintzako Sari Nazionala jasotakoaren ibilbidea ikusten da, 70 lan baino gehiago daudelarik 80ko urteetatik gaur egunotara artekoak eta erakusketa azaroaren 5era arte izango da ikusgai.

Erakusketa, hilak 20ean, ostegun arratsaldean irekiko da eta goizeko 11:00etan Ruiz Balerdi Aretoan hedabideei aurkeztuko die Carlos Ruizek, Kutxako Zuzendari orokorrak, eta Oliva María Rubiok, erakusketaren komisarioak, gero bisita gidatua egingo duelarik bertaratzen direnentzat.

Donostiako Kubo-kutxa aretoak Balerdi (1934-1992) erakusketa antologikoa aurkeztuko du. Artista hil zenetik 25 urtera, bere jaioterrian egin nahi zaion omenaldia. Erakusketan, egile emankor honen 98 obra daude bilduta; tartean, olio-margolanak, marrazkiak, bere “klarion” ezagunak eta Homenaje a Tarzán I: La cazadora inconsciente (Tarzani omenaldia I: ehiztari inkontzientea) filma. Sortzaile kartsu, oldarkor eta energiaz betea da Rafael Ruiz Balerdi, eta bere obra koloretsuek aukera ematen digute egilearen keinuak, marrak eta mugimenduak imajinatzeko.

Begoña Zubero argazkilari bilbotarraren lana datorren ostegunean iritsiko da Kutxak Tabakalera eraikinean duen Artegunea erakusketa-aretora. Jatorria Michelangelo Antonionik 1939an Cinema aldizkarian argitaraturiko artikulu batean duen GDP Gente del Po proiektua uztailaren 2ra arte izango da ikusgai.

Donostia, 2017ko otsailaren 20a. San Telmo Museoan, otsailaren 25etik martxoaren 26ra, esperientzia digital aitzindaria izango da oso bereizmen handiko arte-lanekin: hainbat erakunderen arte-bertsio digitalak ikusi eta beraiekin eragin-trukean aritzeko aukera izango dute ikusleek.

Proiektu hau prentsaurrekoan aurkeztuko da bihar asteartea, otsailaren 21a, 10:30ean Kutxaren Ruiz Balerdi aretoan, Tabakaleran, eta bertan Kulturako zinegotziak, Miren Azkaratek, Mikel Mendartek (Kutxa) eta ekimenaren sustatzaileak, Koldo Garcíak, hitz egingo dute.

Donostia, 2017ko otsailaren 14a. Kubo-kutxa aretoaren eskutik Miquel Navarroren lana lehen aldiz iritsiko da Donostiara; Navarro arte plastikoen sari nazionala izan zen (1986) eta «Espainiako eskultura berria» deiturikoaren ordezkari nagusietako bat da. Miquel Navarro. Irudizko arkeologiak erakusketak eskultore honen lana erakusten du bere arte-ibilbidean egindako pieza ikonikoen bidez, besteak beste bere Hirietako batzuk eta orain arte argitara eman gabeko pieza bat, Placón, 3,5 m-ko goratasuna duen eskultura handi bat, aluminio trinkoz egina.

Donostia, 2016ko abenduaren 12a. Kutxa Kultur Plaza erakustokiak bere burua berrasmatzen du eta bihartik -asteartea, hilak 13- urtarrilaren 8ra arte, argazki-erakusketa berria eskainiko du, Karakorum, Baltistan Fundazioak sustatua.

Erakusketa honetan ikusgai dauden argazkiak Bilboko Mikel Alonso argazkilariarenak dira, eta 2014ko irailean egin zituen Hushé haranean, Pakistanen, Baltistan Fundazioaren borondatezko langileekin egindako bidaian.

Bergara, 2016ko azaroaren 30a. Debagoieneko eta Debabarreneko enpresetan prestakuntza praktikoa jasotzeko hogeita hamar bekak lan-merkatura sartzen eta enplegu-aukerak gehitzen lagunduko diete lanbide-esperientziarik gabeko beste horrenbeste gazte tituludunei.

Murua Balzola Fundazioak finantzaturiko beka hauek bost hilabete irauten dute, 1.842 eurorainoko kopuruak dituzte, UNED-Bergarak antolatu eta Kutxa Fundazioak kudeatzen ditu.

Donostia, 2016ko azaroaren 29a. Onkologikoak eta Musikenek proiektu berritzaile bat partekatuko dute datozen lau urteetan, Musikoterapiaren eremuko ikerketa-lan baten parte gisa. Hori dela-eta, asmo handiko lankidetza-hitzarmena izenpetu dute biek, eta horren edukia hedabideen aurrean azalduko dute bi erakundeetako zuzendari nagusiek: Miren Iñargak, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren izenean, eta Ander Urrutikoetxeak, Kutxaren Onkologia Institutuaren izenean. Beraiekin izango da Pablo Berastegi, Donostia San Sebastián 2016 zuzentzen duena, erakunde honek babestu egiten baitu ekimena, hiriburutzarekin partekaturiko balioak ikusten dizkiolako.

Donostia, 2016ko azaroaren 29a. Abenduaren 1ean, ostegunean, 20:00etan, Tabakalera eraikineko Kutxa Artegunea aretoan, Alberto Schommer argazkilariaren erakusketa antologikoa irekiko da eta 2017ko martxoaren 19ra arte ikusgai izango da. Erakusketa honekin, Artegunea aretoak datorren urteko programazioari ekiten dio, urte oso-osoan argazkigintzari eskainiko diona.

Donostia, 2016ko urriaren 31. Ricardo Martínen argazkigintza kubo-kutxa aretora iritsiko da, azaroaren 3an irekiko den erakusketa handian. Areto honen laugarren erakusketa-proposamena da, aurten, Donostiaren Europako kultura-hiriburutza dela-eta, izan duen programazio bereziaren barruan.

Ricardo Martín. Argazkilaria eta ikuslea erakusketak, egile gisa erakusten digu bere lanaren bidez jada ezagun zena, eta prentsaurrekoan aurkeztuko zaie hedabideei ostegunean bertan, azaroaren 3an, 11:00etan, kubo-kutxa aretoan. Aurkezpenaren ondoren, Juantxo Egaña komisarioak bisita gidatua eskainiko die bertaratzen direnei.