Onkologikoa Fundazioak lankidetza-hitzarmena izenpetu du Kunsthal Arte Plastikoen eta Diseinuko Zentroarekin Espacio Voz (Ahots Gunea) ezartzeko; gaixoentzako gunea da, erabiltzaileen premia edo beharrizanei erantzungo diena baterako sorkuntzaren metodologia bidez.

Hitzarmen hau gaur izenpetu da Donostian eta ekitaldian Onkologikoa Fundazioaren ordezkari gisa bere zuzendari zientifiko eta gerentea, Ander Urruticoechea Ribate, izan da, eta Kunsthalen ordezkari gisa, bere zuzendaria, Gaizka Zuazo Ruiz (irudian).

Ciaboga-Ziaboga dokumentala, Kantauriko itsas ertz osoko traineruen mundua jasotzen duena, datorren ostegunean, ekainaren 20an, emango da 19:30ean Eureka! Zientzia Museoko Newton aretoan, sarrera libre dela jarlekuak bete arte; Kutxa Fundazioaren adeitasunez izango da, Kutxatekako argazki zahar batzuk ere laga dituelarik dokumentala egiteko.

Emanaldian izango da Iñaki Pinedo zuzendaria, dokumental ospetsu batzuen egilea, adibidez, "El Hombre que murió dos veces", "La Escuela Fusilada" edo "Los Otros Guernicas", azken hau 2012ko Goya sarietarako hautatua.Halaber, proiekzioan izango da Ángel Obregón, arraunlari eta historialaria, proiektuaren dokumentazio-arduraduna, baita filmean parte hartzen dutenetako batzuk ere.

Kutxa Kultur prestatzen ari da udaz gozatzeko. Datorren larunbatetik, ekainaren 15etik, aurrera, Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta bertako proposamenekin Zabaltza terrazan, Tabakalerako laugarren solairuan.

Eraikinaren teilatu lau edo zabaltzan, aurten ere, udako hilabeteez gozatzeko aukera izango da. Kutxa Kultur-etik -musikan, artean, modan, antzerkian, dantzan… bertako talentu amateurra sustatzeko plataformatik- Kutxa Kultur Gauetan parte hartzea proposatzen dizuegu. Ostiral eta larunbat guztietan, ekainaren erditik irailaren erdira, 20:00etan, gurekin giro lasaian magiaz eta talentuz beteriko ordu pare bat igaro nahi dituzuenok zatozte Kutxa Kultur Gauak-eko terrazara.

Alicia Sintes, Menorcako astrofisikaria, Donostiara etorriko da azken aldiotako aurkikuntza zientifikorik harrigarrienetako bati -grabitazio-uhinen detekzioari- buruzko hitzaldi bat emateko, berak ere parte hartu duelarik aurkikuntzan. Hitzaldia, “Grabitazio-uhinak: unibertsoa esploratzen”, ekainaren 5ean izango da, arratsaldeko 18:30ean Ruiz Balerdi Aretoan, Kutxa Kultur-en (Tabakalerako 4. solairuan) Zientziakutxa hitzaldi-zikloaren barruan; zikloa kultura zientifikoaren gune bat da, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Kutxa Fundazioak elkarlanean antolatua. Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta sarrera doakoa jarlekuak bete arte.

Pasa den apirilaren 20an Manuel Beraza Olabarrietaren heriotza dela eta, Kutxa Banku Fundazioaren Patronatuak atzo egin zuen bilkuran Carlos Tamayo Salaberria izendatu zuen Kutxako presidente berri.

Carlos Tamayo Salaberria Ekonomia Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Bestalde, Espainiako Bankuaren barruan Moneta Merkatuaren Azterketa Batzordeko kide izana da.

Gaur Donostiako kubo-kutxa erakustaretoan Lantegi. José Ramón Anda erakusketa inauguratuko da, bihartik abuztuaren 25ra arte irekia izango dena.

Erakusketak bere lanerako tokiaren izena darama: lantegi. Gune hori espazio zabala da, maketaz, materialez, makinez eta erremintez jositakoa, eta bertan egin eta pentsatzen ditu bere proiektu eta obrak. Bere lantegia ekosistema intimo bat da, eta bertan sortu du bere produkzio artistiko ia guztia, xehetasunez eta etengabe. Bere jaioterrian kokatutako lantegi horretan, gainera, ebanisteriarekin eta zurezko taillarekin lotutako familia-tradizioko lanaren memoria ere biltzen da.

BBK, Kutxa eta Vital fundazioek bihar, maiatzak 23, zabalduko dute 2019-2020 ikasturteko Erasmus bekak eskatzeko epea. Finantza Taldeak kudeatuta eta fundazio bankariek finantzatuta, beka ekonomiko hauen helburua da Europar Batasuneko goi mailako zentroetan ikasiko duten gazteei ikasturte osoa edota zati bat ordaintzen laguntzea. Bekak Kutxa, BBK eta Vitalen web orrietan eskatu ahal izango dira, ekainaren 30era arte.

2019ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien XLIII. ediziora 570 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 531 gaztelaniazko eleberri eta olerki modalitateetan, eta 39 euskarazko eleberri eta olerki modalitateetan.

Museoen Nazioarteko Egunaren helburua da kontzientzia harraraztea jendeari museoak baliabide garrantzitsua direla kultura-trukerako, kulturen aberastasunerako, baita ezagutzak aurrera egin dezan, garatu eta handiagotu dadin ere. 40 urte baino gehiago dira maiatzaren 18an edo egun horren inguruan ekitaldiak eta jarduerak antolatzen direla egun hau ospatzeko, eta gero eta gehiago antolatzen dira; Kutxa Fundazioak ere bat egin nahi izan du ospakizun-egun honekin.

Egungo European Physical Society-ko (EPS) presidente Petra Rudolf-ek Donostia bisitatuko du aste honetan Donostia International Physics Center-ek (DIPC) gonbidatuta. Bere egonaldiaren helburua bikoitza da: ZientziaKutxa hitzaldien zikloaren barruan parte hartzea –maiatzaren 9an publiko orokorrari zuzendutako hizketaldia eskainiko du- eta maiatzaren 10ean DIPC-n ikertzaileei zuzendutako bi mintegi ematea.

ZientziaKutxa, Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek antolatutako eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio hitzaldien programa da. Bertan, gaur egungo zientzia gaiak eta interes berezia sortu ditzaketenak aztertzen dira lehen mailako zientzialarien eskutik. Bi instituzioek urteak daramatzate mota honetako dibulgazio hitzaldi-programak antolatzen zientzia gizarteratzeko. Honela, ZientziaKutxaren barruan, hilabatean behin hitzaldiak antolatzen dira Tabakaleran.

‘Emakumeak zientzian: ikuspuntu historiko bat’ titulupean, Petra Rudolf-ek iraganeko emakume zientzialariek egindako zenbait ekarpen garrantzitsu aztertuko ditu maiatzaren 9ko hitzaldian (Kutxa Kultur. Ruiz Balerdi Aretoa, 18:30), Erdi Arotik hasi eta XX. mende hasieraraino. Gainera, ikertzaile independienteek (Hildegard von Bingen, Trotula, Sybilla Merian, Laura Bassi, Caroline Herschel), senar edo anaia ezagunak izan zituzten laguntzaileek (Sophie Brahe, Marie-Anne Paulze Lavoisier) edota Emilie de Breteuil Marquise de Châtelet edo Maria Angela Ardinghelli bezalako itzultzaileek egindako lanaz ere hitz egingo du.

Igartubeiti Museoak eta Kutxa Ekoguneak “Istorioak belarrietara” kontakizun laburren V. edizioaren deialdia egiten dute. Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. Gainera, egitasmo honek kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede.

2019ko deialdirako aukeratutako gaia baserria eta paisaia da. Aurkezten diren kontakizunek gai hau jorratu beharko dute.

Y no ha quedado para nadie (Eta ez da inorentzat geratu) obraren irudia dago Donostiako kubo-kutxa aretoaren sarreran, eta Ametsa akabatzea erakusketa, maiatzaren 5era arte ikusgai izango dena, iragartzen du. Eta horixe izan da Carmen Calvo egileak Kutxa Fundazioari ematea erabaki duen obra.

A Whiter Shade of Pale. Erretratuak Herbehereetako argazkigintza garaikidean.

Erakusketak «rock progresibo» deritzona egiten duen Procol Harum taldearen abesti batetik hartu du izenburua eta, zehazkiago, haren abesti gehienen egile den Keith Reid-en pasadizo batetik. Reid festa batean zela, gizon batek berekin hizketan zen neska bati honako hau esan ziola entzun zuen: «zure zurbiltasuna zuritik harago doa». Esaldi hark ekarri zuen abestia, eta ondoren, Johnny Rivers edo Annie Lennoxek bertsioak egin zizkioten.

Erakusketak hiru argazkilari garaikideren lana biltzen du, hiruen arteko lotura Holandako barrokoaren tradizio artistikoa izanik. Hellen van Meene, Carla van de Puttelaar eta Sanne De Wilde-k erretratua ulertzeko eta postmodernitatearen urteetako argazkigintzaren praktika berrikusteko hiru modu desberdin aurkeztuko dizkigute.

Kutxa Ekoguneak sustatutako proiektua da Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean burutzen dena. Hizkuntza-praktika ekologikoak abiapuntutzat hartuta, euskara sustatzeko helburuarekin bat egiten dute bi erakundeek.

Lehiaketaren seigarren edizio honek ere baditu finalistak. Gasteizko Amets Gaiztoak ikasle taldea, Durangoko Kurutziaga ikastolako euskara taldea, Donostiako Harri-Berri Oletako Gurasoen Euskara Batzordea eta Getariako Artzape euskara elkartea izan dira lehen fasean puntu gehien bildu dituztenak. Larunbat honetan jokatuko den finalean erabakiko da talde horietatik nork eramango duen 3.000 €-ko sari nagusia.

Finala martxoaren 9an, larunbata, izango da Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera), goizeko 11:30ean hasita. Edurne Azkarateren gidaritzapean, hizkuntza-praktika ekologikoen gaiarekin lotutako bost proba berri burutu beharko dituzte taldeek bertan. Aurreko fasean ere gai berari erantzunez egin behar izan dituzte probak. Oraingoan baina, aurrez aurre arituko dira lehian.

Denbora da Kutxa Fundazioa publikoki konprometitu zela gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren sustapenarekin, eta horrek esan nahi du bermatu behar dela gizon eta emakumeek benetan parte hartu ahal izatea gizartearen esparru guztietan eta egiten diren jardueretan. Izan ere, urtez urte, emakumearen presentzia Fundazioaren jardueretan haziz joan da eta hazten jarraituko du.

Nahiz eta Kutxaren konpromisoa urte osorako izan, ekintza bereziak ere antolatu nahi izan ditu martxoaren 8aren inguruan, Emakumearen Nazioarteko Egunean.