Prentsa-oharra Word formatuan

Donostia, 2016ko apirilaren 11. Donostian, apirilaren 14 eta 16 artean, Zitologiako Espainiar Elkartearen (SEC) urteko biltzarra izango da, gai nagusia Papanicolaou Zitologia 100 urte izango duelarik;  George Papanicolaou greziar-estatubatuar sendagilearen ohorez izango da, umetokiko lepoko minbiziaren prebentzioan hain erabakigarria den diagnosi-metodo honen lehenengo argitalpenaren mendeurrenean; izan ere, munduan emakumeen artean maiztasun handieneko laugarren tumore gaiztoa da.

Donostia, 2016ko martxoaren 31. Artisten lana jendaurrean konstante bat da Kutxa Kultur Plazan, berau ireki zenetik. Hainbat arlotako artistak izan dira bertan zuzenean sortzen, eta prozesu horretan sartu da orain Iñigo Aristegi eskultore donostiarra; apirilean zehar eskultura bat egitea proposatu zaio, eta dagoeneko jarri dio izena: “Saint Surf Sebastian”.

Donostia, 2016ko martxoaren 30a. Joan zen urtarrilaren erdi aldetik hasita, Marta Cárdenas donostiar margolariaren erakusketa dago kubo-kutxa Aretoan, eta datozen ostiral eta larunbatean bisita gidatuak egingo ditu bere margolan, marrazki eta lan-koadernoak ikusi nahi dituztenentzat.

Donostia, 2016ko martxoaren 7a. Tabakaleran dagoen Kutxa Kultur Artegunea erakustokiak bihar, asteartea, Emakumearen Eguna dela eta, bisita gidatu bereziak eskainiko ditu “Historia partekatuak” erakusketara, 11:30ean eta 18:30ean euskaraz eta 12:30ean eta 19:30ean gaztelaniaz.

Donostia, 2016ko martxoaren 4a. Gipuzkoako elkarte eta erakundeek 2016an garatu beharreko gizarte- eta kultura-proiektuetarako laguntzen lehen deialdi irekia eman du argitara Kutxak.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko, eta Kutxaren egoitzara igorri ahal izango dira (Mikeletegi, 79. 20009, Donostia); apirilaren 8a izango da mugako epea. Kutxak, jasotzen dituen proiektuak ebaluatu ondoren, apirilaren 30a baino lehen emango du eman beharreko laguntzen inguruko ebazpena.

Donostia, 2016ko martxoaren 3a. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 53. edizioa arautzen duten oinarriak argitaratu ditu Kutxa Fundazioak, eta Sariak kontakizun-liburu eta antzezlan modalitateetan deitu dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Lehiaketari izena ematen dion hiriko alkateak, Eneko Goiak, eta sustatzen duen erakundearen zuzendari nagusiak, Carlos Ruizek, lehiaketaren ildo nagusiak gaur goizean aurkeztu dituzte Donostiako udaletxean.

Donostia, 2016ko otsailaren 25a. Diagnostikatzen diren koloneko eta ondesteko minbizien %2 eta %7 artean Lynch Sindromea duten gaixoengandik datoz, zenbait genetako mutazioak eragindako gaixotasuna. Ugalkortasunaren Euskal Institutuak enbrioi edo umeki sano baten lehenengo transferentzia egin du Gipuzkoan, honela ziurtatuz sindrome honetatik libre dagoen haurdunaldia. Bigarren kasua izan da Euskal Herrian.

Berriro ere Kutxaren ekitaldi-aretoan (Donostiako Andia kalean) izango da Ganbera Musikako zikloa, Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatu eta antolatua, Musikene, Donostia Musika eta El Diario Vasco-ren laguntzaz. Zikloaren zazpigarren edizioak aurreko bi urteetan esperimentaturiko eredu arrakastatsua errepikatuko du, eta beraz kontzertuak ostiraletan izango dira, aldaketa txiki batekin: 19:30ean izango dira. Beti bezala, sarrera libre izango da aretoko jarlekuak bete arte.

Ane Abalde Amezaga (Donostia, 1980) Kutxa Fundazioaren erakusketa-aretoen zuzendari izendatu dute. Ardura honetan Cristina Beloqui-ren ondotik dator, aurretiko erretiroa hartu baitu Cristinak.

Ander Urrutikoetxeak, Onkologikoako zientzia-zuzendariak, hartuko du Kutxaren Onkologia Institutuaren zuzendaritza nagusia, eta kargu horretan Almudena Moreno ordeztuko du, honek hiru urte eman ondoren eginkizun horretan, beste lanbide-proiektu bati ekiteko asmoa baitu osasunaren eremuan. Aldaketa otsailaren 8an egingo da.

Donostia, 2016ko urtarrilaren 15a. José Miguel Ullán-en bertso batzuek, Marta Cárdenasi eskainiak, ematen diote izenburua artista berezi honen erakusketari (kubo-kutxa aretoan izango da ikusgai bihar -urtarrilaren 16an- hasi eta apirilaren 3ra -igandera- arte).

Ikusi prentsa-ohar osoa.

Roland Topor-en Fantasiazko Artea erakusketa Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astearekin lankidetzan antolatuta dago. Roland Topor Frantziako artean XX. mendeko bigarren erdialdean izandako artistarik pertsonalenetako bat da. Bere irispidean zeuden eremu guztietara aplikatu zuen bere irudimen emankorra, arrakasta nabariarekin guztietan. Erakusketa honetan, artista mitiko honen grabatzaile-alderdia erakusten da.

Joxemi Beltrán, Astearen zuzendariak, Ane Abalde, Kutxa Fundazioaren erakusketa-aretoko zuzendariak, eta Asier Mensuro, komisarioak, erakusketa aurkeztuko dute ostegunean, urriak 24, goizeko 11:30etan Ruiz Balerdi aretoan (Tabakalerako laugarren solairua).

Erakusketa jendearentzat zabalik izango da Kutxa Kultur Plaza erakusketa-gunean, doako sarrerarekin, urriaren 24tik abenduaren 8ra, Tabakalera eraikina zabalik dagoen orduetan.

Daniel Canogarren obrak gogoeta egiten du memoriari eta haren galerari buruz. Haren proiektuetan azaleratzen den kezka bat da, ahanzturari eta oroitzapenen desagertzeari aurre egiteko, horretara baikaramatza egun nagusi den etengabeko eta gehiegizko informazioak.

Erakusketa honetan, Oroitzapen likidoak izenburupean, Canogarren proposamen artistiko berriak gogoeta egiten du memoria ez galtzeko prozesuei buruz, galeraren kontzientziari buruz. Erakusketaren diskurtsoaren zati garrantzitsu bat oinarritzen da egunero nozitzen dugun etengabeko datu bonbardaketan, geureganatu ezin dugun datu kopuru eskerga. Prozesu teknologiko baten bidez, artista madrildarrak datuok hartu eta publikorantz proiektatzen ditu, animazio generatibo abstraktuen moduan, oso iradokitzaileak ikuspegi plastikotik eta transmititzen duten balio poetikoagatik.

Erakusketa, hilak 11an, asteazken arratsaldean inauguratuko da eta goizeko 11:00etan Ane Abalde, aretoaren zuzendariak, Lola Durán Úcar, komisarioak, eta Daniel Canogar berak, erakusketa aurkeztuko dute prentsaurrekoan. Komunikabide grafikoentzat hitzordua 10:30ean izango da Kubo-kutxa aretoan.

Kutxa Fundazioak historia bitxia izan zuen Vivian Maier argazkilari bikainaren lan sorta bat dakar Artegunera.

Erakusketan 135 argazki daude, eta inoiz Espainian aurkeztu ez diren 33 argazki biltzen ditu, eta sei gai taldetan banatzen dira: erretratuak, autoerretratuak, formalismoa, kaleko irudiak, haurtzaroa eta koloretako argazkiak. Eta argazkiekin batera 8 mm-ko filmak aurkituko ditugu, inguratzen duen munduaren behaketa zuhur eta isilaren emaitza den esperientzia bisual bat eskainiko digutenak.

Erakusketaren hasierako ekitaldia datorren ostegunean, ekainaren 20an, izango da, baina jende guztiarentzat ostiralean irekiko da, eta 2019ko urriaren 20ra arte izango da ikusgai.

Donostiako Kubo-kutxa aretoak Lantegi. José Ramón Anda erakusketa inauguratuko du. Erakusketak bere lanerako tokiaren izena darama, lantegi -bertan sortu du bere produkzio artistiko ia guztia-, eta eskultoreak denboran zehar garatu dituen lanak biltzen ditu, baita erakusketa honetarako ex profeso egindako bi lan ere.

Erakusketa, hilak 23an, ostegun arratsaldean inauguratuko da eta goizeko 11:00etan Ander Aizpurua, Kutxako zuzendari orokorrak, Ane Abalde, aretoaren zuzendariak, Javier Balda, komisarioak, eta artistak berak, erakusketa aurkeztuko dute prentsaurrekoan. Komunikabide grafikoentzat hitzordua 10:30ean izango da Kubo-kutxa aretoan.