Donostia, 2016ko martxoaren 30a. Joan zen urtarrilaren erdi aldetik hasita, Marta Cárdenas donostiar margolariaren erakusketa dago kubo-kutxa Aretoan, eta datozen ostiral eta larunbatean bisita gidatuak egingo ditu bere margolan, marrazki eta lan-koadernoak ikusi nahi dituztenentzat.

Donostia, 2016ko martxoaren 7a. Tabakaleran dagoen Kutxa Kultur Artegunea erakustokiak bihar, asteartea, Emakumearen Eguna dela eta, bisita gidatu bereziak eskainiko ditu “Historia partekatuak” erakusketara, 11:30ean eta 18:30ean euskaraz eta 12:30ean eta 19:30ean gaztelaniaz.

Donostia, 2016ko martxoaren 4a. Gipuzkoako elkarte eta erakundeek 2016an garatu beharreko gizarte- eta kultura-proiektuetarako laguntzen lehen deialdi irekia eman du argitara Kutxak.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko, eta Kutxaren egoitzara igorri ahal izango dira (Mikeletegi, 79. 20009, Donostia); apirilaren 8a izango da mugako epea. Kutxak, jasotzen dituen proiektuak ebaluatu ondoren, apirilaren 30a baino lehen emango du eman beharreko laguntzen inguruko ebazpena.

Donostia, 2016ko martxoaren 3a. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 53. edizioa arautzen duten oinarriak argitaratu ditu Kutxa Fundazioak, eta Sariak kontakizun-liburu eta antzezlan modalitateetan deitu dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Lehiaketari izena ematen dion hiriko alkateak, Eneko Goiak, eta sustatzen duen erakundearen zuzendari nagusiak, Carlos Ruizek, lehiaketaren ildo nagusiak gaur goizean aurkeztu dituzte Donostiako udaletxean.

Donostia, 2016ko otsailaren 25a. Diagnostikatzen diren koloneko eta ondesteko minbizien %2 eta %7 artean Lynch Sindromea duten gaixoengandik datoz, zenbait genetako mutazioak eragindako gaixotasuna. Ugalkortasunaren Euskal Institutuak enbrioi edo umeki sano baten lehenengo transferentzia egin du Gipuzkoan, honela ziurtatuz sindrome honetatik libre dagoen haurdunaldia. Bigarren kasua izan da Euskal Herrian.

Berriro ere Kutxaren ekitaldi-aretoan (Donostiako Andia kalean) izango da Ganbera Musikako zikloa, Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatu eta antolatua, Musikene, Donostia Musika eta El Diario Vasco-ren laguntzaz. Zikloaren zazpigarren edizioak aurreko bi urteetan esperimentaturiko eredu arrakastatsua errepikatuko du, eta beraz kontzertuak ostiraletan izango dira, aldaketa txiki batekin: 19:30ean izango dira. Beti bezala, sarrera libre izango da aretoko jarlekuak bete arte.

Ane Abalde Amezaga (Donostia, 1980) Kutxa Fundazioaren erakusketa-aretoen zuzendari izendatu dute. Ardura honetan Cristina Beloqui-ren ondotik dator, aurretiko erretiroa hartu baitu Cristinak.

Ander Urrutikoetxeak, Onkologikoako zientzia-zuzendariak, hartuko du Kutxaren Onkologia Institutuaren zuzendaritza nagusia, eta kargu horretan Almudena Moreno ordeztuko du, honek hiru urte eman ondoren eginkizun horretan, beste lanbide-proiektu bati ekiteko asmoa baitu osasunaren eremuan. Aldaketa otsailaren 8an egingo da.

Donostia, 2016ko urtarrilaren 15a. José Miguel Ullán-en bertso batzuek, Marta Cárdenasi eskainiak, ematen diote izenburua artista berezi honen erakusketari (kubo-kutxa aretoan izango da ikusgai bihar -urtarrilaren 16an- hasi eta apirilaren 3ra -igandera- arte).

Ikusi prentsa-ohar osoa.

Kutxa Ekoguneak elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua egiten du eta horretarako Baratze Parke Sarea martxan jarri zuen Gipuzkoako hainbat herritan. Orain Lasarte-Oria batuko da Baratze Parke Sarera.

Datorren ostiralean, otsailak 22, 11:30etan, Lasarte-Oriako udaletxean, Kutxa Fundazioak eta Lasarte-Oriako Udalak hitzarmena sinatuko dute. Bertan Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioaren zuzendariak, eta Jesús Zaballos, Lasarte-Oriako alkateak, hartuko dute parte.

Real Sociedad Fundazioak eta Kutxa Ekoguneak ingurumenari buruzko kontzientziaziotik ekintzetara igarotzea sustatzen dute. Horregatik, Anoetako estadioan jasotako pipa azalak Gipuzkoako baratzetarako ongarri bihurtzeko Anoetatik Gipuzkoako Baratzetara izeneko proiektua bultzatu dute, Ekotraderen laguntzarekin.

Ekimena, Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren zuzendariak, Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioaren zuzendariak, eta Gorka Yarza, Ekotradeko gerenteak aurkeztuko dute prentsaurrekoan hilaren 13an, asteazkena, 11:00etan, Anoeta Estadioaren prentsa aretoan.

Donostiako Kubo-kutxa aretoak Carmen Calvo (1969-2019) Ametsa akabatzea erakusketa inauguratuko du. Erakusketa honek Carmen Calvoren etapa artistikoak erakusten ditu. Artistak berak eta Alfonso de la Torre komisarioak aukeratutako obrek sortzaile kontzeptual honen unibertso berezian barneratzen gaituzte.

Erakusketa, hilak 7an, ostegun arratsaldean inauguratuko da eta goizeko 11:00etan Ane Abalde, aretoaren zuzendariak, Alfonso de la Torre, komisarioak, eta Carmen Calvo berak, erakusketa aurkeztuko dute prentsaurrekoan. Komunikabide grafikoentzat hitzordua 10:30ean izango da Kubo-kutxa aretoan.

Kutxa Fundazioak diru-laguntza eman dio Zumarragako Udalari, hura Baratze Parkea Sarea izeneko proiektura atxiki dadin.

Lankidetza-hitzarmenaren sinadura datorren ostegunean, otsailak 7, 12:00etan izango da, Zelai Arizti Kultur Etxean. Sinaduran, Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioaren zuzendariak, eta Mikel Serrano, Zumarragako alkateak, parte hartuko dute.

2019ko urtarrilean, Kutxa Fundazioko bi aretoetan erakusketa bana egongo da ikusgai, bi bildumagile garrantzitsuri buruzkoak, bi-biak. Kubo-kutxa aretoan, urtarrilaren 20ra arte bisitatu ahal izango da Ideia zeinu batean erakusketa, non elkarrizketan ari diren Sánchez-Ubiríaren bi bilduma, arte garaikideari buruzkoa, bata, eta Afrikako arte tradizionalean ardaztutakoa, bestea. Era berean, Kutxa Kultur Artegunea aretoan Lola Garridoren argazki bilduma bikaina dago ikusgai, Argazkigintzaren historia eramangarria izenekoa.

Bi erakusketa horiek direla-eta, Kutxa Fundazioko erakusketa aretoek hainbat jarduera antolatu dituzte bildumagintzaren eta mezenasgoaren gainean. Urtarrilaren 10ean, mahai inguru bat izan zen, Lourdes Fernándezek zuzendua, eta bertan parte hartu zuten Marga Sánchezek eta Lola Garridok.

Jarduera horien harira, urtarrilaren 17an beste mahai inguru bat egingo da, 19:00etan, Kutxa Kultur-en (Tabakalerako 4. solairuan). Bertan izango dira Denis Itxaso Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko diputatua, eta Jabier Larrañaga Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatua, eta Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariarekin batera arau berri horren ildo nagusiak azalduko dituzte.

Euskararen Ginkana Kutxa Ekoguneak sustatutako proiektua da, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean burutzen dena.

Helburua, herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea da. Ekologiaren begirada hizkuntzetara ekarri eta hizkuntza guztien garapen jasangarrirako hizkuntza praktika ekologikoak proposatuz.

Seigarren edizioa izango da aurtengoa. Taldeka, internet bidez erantzun beharreko bost proba burutu beharko dituzte taldeek. Horietan puntuazio gehien lortzen duten lau taldeak pasako dira finalera. Euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 €ko saria dago jokoan.