Proiektu hau leku jakin bati ateratako argazki sorta hutsa baino gehiago da. Esan liteke Juan Manuel Castro Prietok memoriaren eta haren berreraikuntzaren gainean, bizitoki ditugun lekuekiko identitatearen gainean gogoeta egiteko aukera ematen digula, 39 urtean zehar egindako argazkien bidez. Cespedosa de Tormes da haren abiapuntua, eta bisitarientzat munduko beste edozein leku izango da. Oso proiektu pertsonala da, baina, hala eta guztiz ere, ikusleak identifikaziorako eta introspekziorako espazio bat aurkituko du bertan.

Kutxabanken Akziodunen Batzorde Nagusiak goizean ohiko bilera egin du eta Fundazio akziodunei 2017an lortutako irabazi garbiaren %50 bideratzea onetsi du, guztira 151 milioi euro.

Akordio honen bitartez, dibidenduak banatzeko azken hiru ekitaldietako politikari eusten zaio, irabaziaren erdian finkatua. Honela, 2015. urteaz geroztik banka Taldeak akziodunen artean 382 milioi eurotik gorako erretribuzioa banatu du.

Gogoratzekoa da iazko abenduan 115,5 milioi euroko dibidendua kontuan ordaindu ziela BBK, Kutxa eta Vital Fundazioei. Orain, aurrerapen hura 151 milioi eurora arte osatzen da, 2017ko kontuak erabat itxi ostean.

2017an 302 milioi euroko irabazi garbi trinkoa lortu zuen Kutxabankek, eta marjina guztietan hobekuntzak lortu zituen, tartean Interesen Marjinean, bai eta aktibo osoaren saldoan ere.

Emaitzaren hobekuntza, aurreko urtekoa baino %23,6 handiagoa, hipoteka maileguen negozioan eta enpresen finantziazio trinkoan oinarritu zen, marjinen kudeaketa onean, aseguruen negozioak duen ekarpen geroz eta handiagoan, eta fondoetan eta pentsio planetan kudeatutako ondarearen hazkundean. Horrez gain, bilakaera positiboa izan zuten arriskuei lotutako aldagarrien politikak eta lotura-maila oneko bezero digitalen kopuruak ere. Hau guztia, gobernantzaren eta berankortasun, errentagarritasun eta eraginkortasun ratioen etengabeko hobekuntzarekin.

Aste Santu honetan, Eureka! Zientzia Museoa bisitari askorentzako erreferentzia leku izan da. Oporraldia hasi zenetik, martxoaren 24-25 asteburuan, Eureka!-k 13.281 bisitari jaso ditu, 2017an jasotako 7.108ekin alderatuz. Bisitari partikularrek, eskola-talde zein talde-soziokulturalek eta udaleku irekietako partehartzaileek osatzen dute egun hauetako bisitarien perfila.

Bisitari hauetatik, 8.212 izan dira 5 jaiegunetan (Ostegun Santutik, Pazko Astelehena bitartean) Eurekara gerturatu direnak, ia 2017ko datuak bikoiztuz, orduan 4.662 izan ziren erakusketa iraunkorrera, planetariora eta simulagailuetara hurbildutako bisitariak.

Kutxa Banku Fundazioak ostiralean ospatu zuen patronatuan, Garbiñe Garmendia izendatu zuen Eureka! Zientzia Museoko zuzendari. Garmendia hurrengo apirilaren 1ean hasiko da lanpostu berrian eta erantzukizun horretan Ignacio Zuzuarregui ordezkatuko du, azken honen aurre jubilazioa dela eta.

Garbiñe Garmendia une honetan museoaren zuzendari ordea da, Marketing eta Komunikazio departamentuko arduraduna izan ondoren eta erreserben arduradun gisa hasi ondoren Eureka! Zientzia Museoan lanean orain dela 17 urte.

Donostiako kubo-kutxa aretoak Alejandro Garmendia. Paisaiak, enigma eta malenkonia erakusketa antolatu du eta 2018ko martxoaren 2tik maiatzaren 27ra egongo da ikusgai. Urtebete igaro da artistaren heriotza goiztiarretik, eta Kubo Kutxan egingo zaion merezitako lehenengo atzerabegirako honek, ehunetik gora obra bisual zein soinuzko biltzen dituen honek, aukera emango digu 80ko hamarkadaren erdialdean hasitako artistaren diziplina anitzeko sormen-ibilbidea hobeto ezagutzeko.

Komisario aritu den Fernando Golvanok eginiko hautaketan olio-pinturak, teknika mistoko lanak, eskulturak, collageak, musika pieza harrigarriz osaturiko bilduma bat eta bi film (Berlín eta Gilles de Rais) bildu ditu.

Lan gehienak bilduma pribatuetatik datoz, baina badira erakundeen jabetzakoak diren hainbat pieza garrantzitsu; esaterako Kutxa Fundazioarenak edo Reina Sofia Museo Nazionalarenak.

 

Deskargatu prentsa-oharra (word)

Aplikazio berri honen bidez, Kutxa Fundazioak bere jarduerei buruzko argibide guztiak eman nahi dizkie bere erabiltzaileei eta aldi berean abantailak eskaini appa jaisteagatik.

Aplikazio berri honek -Kutxaren jarduera guztiekin agenda osoa eta bere arte, kultura, zientzia, ingurumen, solidaritate eta osasun baliabideetara zuzeneko estekak izateaz gain- gure intereseko gaiei buruzko jakinarazpenak jasotzeko aukera eskaintzen du.

Kutxa Banku Fundazioak atzo ospatu zuen patronatuan, Ander Aizpurua Susperregui (Oiartzun, 1976) izendatu zuen Kutxako zuzendari nagusi. Aizpurua hurrengo apirilaren 1ean hasiko da lanpostu berrian eta erantzukizun horretan Carlos Ruiz Gonzalez ordezkatuko du, azken honen aurre jubilazioa dela eta.

Ander Aizpurua une honetan Gipuzkoako Sareko zuzendaria da eta aldez aurretik hainbat lanpostu izan ditu Kutxabank eta Kutxan, hala nola, Banka Korporatiboa eta Instituzionalaren zuzendari, Handizkako Bankaren zuzendari, Inbertsio Korporatiboena eta abar luzea.

Kutxa Banku Fundazioaren presidentea Manuel Beraza da eta Kutxabankeko kapitalean %32-a dauka.

Datorren larunbatean, hilak 27, 19:00etan, moda-ibiltoki bihurtuko da Kutxa Kultur Plaza, eta bertan desfilatuko dute Kutxa Kultur Moda programako diseinatzaile egoiliarrek sorturiko modeloek. Hauek dira beren sortze-lanak erakutsiko dituzten diseinatzaileak: Marta Arribas, Gino Rojas, Clara Virgili, Nuria De Oliveira eta Samuel Prince.

Moda-sortzaile hauek urtebetez Tabakalerako instalazioetan beren lekua dute, beste diseinatzaile batzuekin partekatua, bizikidetza eta lankidetzaren aldeko apustua eginez sorkuntza-iturri gisa; joan zen udazkenean hautatu zituen horretarakoxe eraturiko epaimahaiak.

Kutxako Gizarte Ekintzaren aisialdi- eta kultura-programazioak -ohiko Kutxa Ikasgelak- ireki du izena emateko epea, eta jarduerak urtarrilaren bukaeran hasi eta 2018ko ekainera arte luzatuko dira. Izen emate epea urtarrilaren 22 arte luzatuko da.

Kutxa Kultur Gelak-en programazioan jarduera hauek sartzen dira: ohitura osasuntsuak, arte-sorkuntza, gastronomia, teknologia berriak eta askotariko gaiei buruzko hitzaldiak. Jarduera gehien-gehienak Kutxak Tabakaleran kudeatzen duen espazio zabalean gauzatuko dira.

Abenduaren 18an, astelehenean, goi mailako ikasketak Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetan edota Lanbide Heziketako Zentroetan 2016-2017 ikasturtean amaituriko ikasleentzako antolatutako Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak banatuko dira. Kutxak ematen duen aitortza da, aurten 41. ediziora iritsiko dena.

Kutxak 1977an hasi eta urtero banatzen dituen sari hauek, dagokion arloan espediente akademikorik onena lortzeko ikasleek egindako esfortzua eta lana saritzeko sortuak dira.

102 ikaslek (48 neska eta 54 mutil) jasoko dituzte Ikasketa Amaierako Sariak; ekitaldiaren buru Manuel Beraza izango da, Kutxako lehendakaria, eta bertan izango dira Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko sailburua eta Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko, Tecnun Nafarroako Unibertsitateko, Musikeneko (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia), Ikaslaneko (Lanbide Hezketako Institutu Publikoen Elkartea), Heteleko (Heziketa Teknikoko Elkartea) eta Izeako (Irakaskuntza Zentruen Elkarte Autonomoa) ordezkariak ere.

Donostiari buruzko Azterketa Historikoen Buletinaren 50. alearekin batera aurkeztuko dute.

"Historia Donostiarraren Doctor Camino Taldeak" 50 urte betetzen ditu gaur. Taldeak egindako lan garrantzitsuak bere babesle den erakundea, Kutxa Fundazioa, bultzatu du Taldearen Aktak argitaratzera liburu zaindu batean, bere historiaren eta bizitzaren sarrerarekin aberastuta Juan Agirre Sorondoren eskutik.

1966an, Historia Donostiarraren Doctor Camino Taldea sortu zenean, oso gutxik aurreikusiko zuten bere Azterketa Historikoen Buletinean 600 artikulu bilduko zirela hiriaren iraganaz, eta ia ehunen bat liburu monografiko aterako zituela inprimategitik.

Bere bizialdiko mende-erdi honen balantzea eginez, arrakastazko historiaz hitz egin daiteke, gaur egun Institutua denak ongi bete baitu sortzerakoan izan zuen helburua: ikertzaileak elkartzea eta ahaleginak batzea iragan lauso bat argitzeko; beren lana egiteko bitartekoak ematea; eta emaitzak bildu eta jendarteratzea, donostiar herriak denboran zehar izan duen errealitatea ezagutzen laguntzeko. Eta hori ezinezkoa izango zatekeen aurrezki-erakunde dekanoak, Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalak, eman zion laguntzarik gabe.

Datorren ostiralean, Irungo Amaia Antzokian 19:30etatik aurrera egingo den galan, Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak, 42. edizioan, emateko ekitaldia izango da.

Joan zen otsailean egin zen deialdia eleberria eta olerki modalitateetan, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz, eta erabakia irailean eman zuten jakitera epaimahaiek: gaztelaniazko modalitateetan, Banca Bettschen-ek irabazi zuen eleberri atalean “Juegos de lógica” lanarekin, eta Ramon Reboirasek olerkikoa, “Providencia de apremio” lanarekin. Bestalde, euskaraz idatzitako lanentzako sariak Maixa Zugasti eta “L.A.A.” eleberriarentzat, eta Asier Serrano eta “Denen mina da nirea” olerki liburuarentzat izan ziren.

Lehiaketa honetako sariak 25.000 euro eta garaikurra dira eleberriko irabazleentzat, eta 15.000 euro eta garaikurra olerki modalitateko irabazleentzat. Sariak salbuetsita daude PFEZ ordaintzetik. Gainera, datorren ostiralean bertan aurkeztuko dira inprimatuta lan irabazleak, literatura-lehiaketa honen beste gauza erakargarri bat.

Ekitaldira joateko gonbidapenak Irungo Turismo bulegoan jaso daitezke.

Atzean utziko dugu Chema Madozen begirada, jakinik haren argazkiez gozatu dutela 37.000tik gora pertsonak eta ongietorria emango diogu Berenice Abbotten (1898-1991) obrari, Anne Morin komisarioak aukeratutako argazkien lagin bikain baten bidez osatutakoa berau.

Topografiak lanak Berenice Abbott estatubatuar argazkilariaren obra ikonikoaren berri emango digu, 1926 eta 1961 artean egindako 82 obraren bitartez, eta aukera ezin hobea ematen du begirada adimenduneko eta bizimodu zirraragarriko argazkilari honen obra bertatik bertara ezagutzeko.

Kutxak gaur aurkeztu du laguntzak eskatzeko hirugarren deialdi irekia, Gipuzkoako elkarte eta erakundeek 2018an egin nahi dituzten gizarte- eta kultura-proiektuetarako. Lehenengo deialdian, 2016an gauzatzen ari direnentzat egindakoan, laguntzak eskatu zituzten 302 elkartek aurkezturiko proiektuetatik 147 aukeratu ziren eta iaz aurkeztutako 246 proiektutatik 161 aukeratu ziren.

Gaur, azaroaren 2an, irekitzen da eskabideak aurkezteko epea. Dokumentazioa elektronikoki bidaliko da Kutxa Fundazioaren webgunean (www.kutxa.eus) horretarako dagoen formulario baten bidez; epea 2017ko abenduaren 15ean bukatuko da, 15:00etan. Jasotzen diren proiektuak ebaluatu ondoren, eta horretarako positiboki balioetsiko ditu Fundazioaren Plan Estrategikoa inspiratzen duten printzipioekin bat datozenak, emango dituen laguntzei buruz otsailaren 15a baino lehen erabakia hartzera konprometitzen da Kutxa.

Paloma Navaresek (Burgos, 1947) gorputza eta teknologia, egunerokoa eta apartekoa, historiaren memoria eta etorkizuneko ametsa edo amesgaiztoa hibridatzen dituen lengoaia bat garatu du. Bere obra aurkezteko euskarri sorta zabala erabiltzen du –instalazioak, argazkia, bideoa, performancea, eskultura, marrazkia, pintura eta abar–, haiek fabrikazio industrialeko objektu eta materialekin konbinatuta. Emaitza gisa, gero eta objektu desmaterializatuagoak ekoizten ditu, argiaren gardentasuna eta arintasuna xurgatzen dutenak; aitzitik, haren bideo-instalazioek eskulturen irmotasuna dute, eta espazioa menderatzen dute arkitektonikoki.

Navaresen obrak argiztapen eta gardenki gisa ageri dira, materia ukatzen duen hauskortasun batekin. Irudi argitsuak eta ilunantzekoak, etorkizunari buruz ironizatu eta iragana iraultzen dutenak.