Onkologikoa, 1952az geroztiz Kutxaren beraren gizarte-ekintza, minbiziaren prebentzio, diagnostiko, ikerketa eta tratamendurako zentro monografikoa da.

Bere egitura funtzionala diziplina arteko Unitate Funtzionaletan oinarrituta dago; kasu bakoitza dagokion Unitate Funtzionalak aztertzen du eta paziente bakoitzarentzat plan terapeutiko bat proposatzen da. Hainbat eremutako 300 profesional baino gehiagok pazienteari zerbitzua eskaintzen diote Historia Kliniko Elektronikoa eta Irudi Digitala erabiliz, azken teknologiekin ekipatuta dagoen eraikin berezi batean .

Onkologikoak hitzarmen bat sinatuta du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin pazienteei Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean arreta eskaintzeko, eta era berean Aseguru Libreetako pazienteei eta paziente pribatuei eskaintzen die arreta. Horrez gain, Kutxabankeko bezeroek baldintza bereziak dituzte zerbitzuak ordaintzeko garaian.

 

 


Harremana

Onkologikoa
Doctor Begiristain Pasealekua, 121. 20014 Donostia / San Sebastián

T- [+34] 943 328 000  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦  www.onkologikoa.org