Kutxa Arotz-Enea Ingurumen Eskola Kutxak sustatutako proposamena da, eta Etxarri Larraunen dago, artzain-tradizioko herri txiki batean, ondare kultural eta mitologiko handia duten Nafarroako haranetako batean, Larraunen, Aralar mendiaren magalean.


Ingurumen Eskola 1877ko baserri batean dago, eta jatorrizko izenari eutsi dio: Arotz Enea, arotzaren etxea. Arotz-Enea 10.210 m2-ko azalera duen lursail batean dago, eta honako instalazio hauek ditu:

→ eraikin nagusia: logela ohatzedunak, jantokia, sukaldea, bainugelak, erizaindegia...
→ jardueretarako pabiloia: liburutegia, balio anitzeko aretoa, dutxak...
→ igerileku estali gabea
→ pilotaleku estalia
→ aire zabaleko kirol-pista
→ jolas-eremuak


Kutxa Arotz-Enea Ingurumen Eskolaren helburua da ingurumena balioetsi, errespetatu eta zaintzeko jarrerak bultzatzea, ingurune goxo eta abegitsuan, eta, gainera, egungo hezkuntza-joerak kontuan izanda, ingurumen-arazoekiko sentiberatasuna areago dezaketengiza taldearen eta hezkuntza-programaren bidez.

Ikasturtean zehar ikastetxeetarako hezkuntza programa antolatzen du, eta bi, hiru, lau edo bost eguneko egonaldiak egin daitezke. Udan, berriz, Arotz-Eneak helburu berei eusten dien arren, jarduerak aldatu egiten dira. Hain zuzen ere jarduera ludikoagoak eta dibertigarriagoak egiten dira, 8-12 urteko neska-mutikoentzako udalekuetan. Egonaldiak sei egunekoak izaten dira.

Arotz enea 2


Kutxa Arotz-Enea, Ingurumen Eskola

Santa Cruz kalea, z/g.
31878 Etxarri-Larraun (Navarra)
T - [+34] 948 013354 | Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.