Hitzetatik Ekintzetara | Kutxa Fundazioa
Hitzetatik Ekintzetara Hero

Hitzetatik Ekintzetara

Gizartean inpaktu positibo bat eragiteko modu erraz eta erakargarria

Gizartearen %50a prest dago kausa desberdinetan inplikatzeko, baina___________ baina___________  baina___________ Zer gertatuko litzateke baina horiek baztertu eta martxan jarriko bagina?

Hemen da Hitzetatik Ekintzetara egitasmoa! Zure ekarpena modu errazean eta ongi pasatzen duzun bitartean egiteko aukera eskaintzen dizun proposamen berritzailea. Urtero 2030 Agendako helburu bati helduko diogu, elkarrekin. Ekintza desberdinak proposatuko dizkizugu parte hartu eta zure modura inplikatzeko aukera topatu dezazun. Egin klik!

 ODS 11.  Ciudades y Comunidades sostenibles
2024 edizioa

11. GJH. Hiri eta Komunitate Jasangarriak

Guztiok partekatzen ditugun espazioak komunitatea indartzeko duen boterean sinesten dugu. Gure kaleetan gertatzen denari arreta jarri eta espazioak birpentsatuz. Nola sustatu hiri inklusibo, seguru, erresiliente eta jasangarriak?

Gipuzkoan pisuzko arrazoiak ditugu komunitateen inguruan lan egiteko: belaunaldien arteko arrakala egoeran gaude, non gazteek bizi-baldintza okerragoak dituzten adinekoen alde. Pertsona batzuek beren ezaugarriengatik (adina, jatorria, generoa…) ez dute aukera-berdintasunik. Globalizazioa dela eta, norberari begiratzeko joera handiagoa da inguruneari baino. Horren aurrean, komunitate bateko kide izateak zerbait garrantzitsuaren parte garela sentiarazten digu, eta, alderantziz, harreman-sare horren faltak kontrako eragina du, indibidualismorik sakonenera eramaten du, zaurgarritasuna handitzen du, bazterketa egoerak areagotzen ditu.

Hitzetatik Ekintzetara info
KLIK PROGRAMA (Maiatza - Ekaina)

Parte hartu nahi dut!

Uneotan eragile ezberdinak ko-sorkuntza prozesu baten bidez programa osatzen ari gara, baina eman zure emaila eta informazioa prest dugunean bidaliko dizugu!

Bidali programa mesedez!
Hitzetatik ekintzetara_Video

Bitartean, berotzen hasteko...

...pasa den edizioko laburpen bideoa ikusi dezakezu!

Klik egin
Zure asmo onak ekintza on bihurtzeko, egin klik!

On egingo dizu. On egingo digu.

Gipuzkoarrok, badakigu elkarrekin erantzuten. Komunitatean elkartu izan gara tradizioz, gure nortasunaren eta izaeraren isla da. Berreskuratu dezagun elkarrekin erantzuteko dugun gaitasun hori, pasa gaitezen Hitzetatik Ekintzetara.

Gehiago jakin nahi duzu?

Hitzetatik Ekintzetara Kutxa Fundazioak eta Arantzazulab-ek lankidetzan sortutako egitasmoa da.

Helburu nagusia herritarrak 2030 Agendara hurbitzea da, Garapen Jasangarrirako 17 helburuak hobeto ezagutzea eta hauetan inplikatzeko aukera berritzaileak eskaintzea. 

KLIK PROGRAMA 3. sektore ekosozialeko eragile desberdinekin diseinatzen eta osatzen da, ekintza bakoitza aurrera eramateko kudeaketa eta baliabideak eskainiz. Proiektuaren babesle da Gipuzkoako Foru Aldundia, Europar Batasunaren Next Generation EU-ren finantzaketarekin. Honez gain, Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren babesa ere jaso du.

Aurtengo edizioan parte hartzen duten eragileak: AHIKU Arkitektura, Artaziak, Ashoka Fundazioa, Debegesa, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioa (EHIGE), EHU Hirigintza eta Lurralde Antolaketa arloko Ikasleak, Eibar Oinarrizko Lanbide Heziketa Udal Institutua , Elkartu, Emaús Fundazioa, Etiopia utopia, Gautena, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa (GKEF), Helduak adi, Irati Santxez (Ekoliderra), Rosa Atorrasagasti (LEINN ikaslea), Matia Institutoa, Matiazaleak, Osoigo, Pausoka, Real Sociedad Fundazioa, Sorginlore, The languages of Energy, UN etxea eta Unicef.

Garapen Jasangarrirako 17 Helburua

  • 01 Fin de la pobreza

    01. Pobrezia desagerraraztea

    Pobreziarik gabeko gizarte batean bizi nahi dut.

  • 02 Hambre cero

    02. Goserik ez

    Pertsona orok izan beharko genuke oinarrizko elikagaiak eskuratu ahal izateko aukera.

  • 03 Salud y bienestar

    03. Osasuna eta ongizatea

    Osasuna eta ongizatea guztion eskura dagoela bermatu behar dugu gizarte bezala.

  • 04 Educación de calidad

    04. Kalitatezko hezkuntza

    Kalitatezko hezkuntza guztion eskura egotea nahi nuke.

  • 05 Igualdad de género

    05. Genero berdintasuna

    Genero-berdintasunaz hitz egiteko beharrik ez izatera iritsi behar gara.

  • 06 Agua limpia y saneamiento

    06. Ur garbia eta saneamendua

    Pertsona orok izan beharko genuke ura eskuragarri.

  • 07 Energía asequible y no contaminante

    07. Energia irisgarria eta ez kutsagarria

    Energia lortzeko modu berritzaile eta jasangarriak ezinbestekoak dira.

  • 08 Trabajo decente y crecimiento económico

    08. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

    Lan duina defendatzen duen gizarte eredu bat eraiki behar dugu.

  • 09 Industria, innovación e infraestructura

    09. Industria, berrikuntza eta azpiegitura

    Ikerkuntza, berrikuntza eta teknologiaren alde eginez mantenduko da ekonomia bizirik.

  • 10 Reducción de las desigualdades

    10. Desberdintasunak murriztea

    Desberdintasunak murriztea guztion egiazko konpromisoa izatea nahiko nuke.

  • 11 Ciudades y comunidades sostenibles

    11. Hiri eta komunitate jasangarriak

    Hiriak eta komunitateak jasangarriagoak izan daitezen ahalegindu behar gara.

  • 12 Producción y consumo responsables

    12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

    Ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren garrantziaz jabetzen diren pertsonez inguratuta egon nahi nuke.

  • 13 Acción por el clima

    13. Klimaren aldeko ekintza

    Klima aldaketaren aurka inplikatzen diren pertsonak, eragileak eta erakundeak ezinbestekoak dira.

  • 14 Vida submarina

    14. Itsaspeko bizitza

    Itsaspeko bizitza zaintzen ez badugu, gu izango gara kaltetuak.

  • 15 Vida de ecosistemas terrestres

    15. Lehorreko ekosistemetako bizitza

    Espezie guztientzat ingurune natural aberatsa dagoen leku batean bizi nahi dut.

  • 16 Paz, justicia e instituciones sólidas

    16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak

    Bakea eta justizia errealitate izan behar dira munduko bazter guztietan.

  • 17 Alianza para lograr los objetivos

    17. Helburuak lortzeko aliantza

    Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko inplikazio kolektiboa beharrezkoa da.

Antolatzaileak

Babesleak