18 urte baino gehiago badituzu, aisialdiko begirale titulua baduzu edo ateratzen ari bazara, eta udarako opor egun batzuetan Kutxa Kultur Gaztedi jarduera hauetako batetan lan egiteko edo praktikak egiteko gogoa baduzu, honako helbide hauetara zure CVa bidaltzeko aukera irekia duzu jada:

 


  DONOSTIA EZAGUTU  

 

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. (gaian " Begiraleak-Donostia Ezagutu 18" jarriz)

  • Apirilaren 22a arte: CVak eta aurrekari penalen ziurtagiria jaso.
  • Maiatzaren 7tik 18ra: banakako elkarrizketak.
  • Maiatzaren 21etik 31ra: hautagaiekin harremanetan jarriko gara hautatuak izan diren ala ez adierazteko.

 

<< Donostia ezagutu jarduerari buruzko informazioa hemen.

 

  EXPLORERS (ingelesez) eta EXPLORE EN FRANÇAIS (frantsesez  

 

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. (gaian "Begiraleak-Monitorado-Explorers 2018" jarriz eta lan egin nahi duzun hizkuntza adieraziz (ingelesa / frantsesa / hizkuntza guztiak).

Ingeles edota frantses maila ona eduki behar duzu (B2 edo goragokoa).

<<Aisialdiko Zuzendari tituludun begiralea ere behar dugu, beraz, titulu honen jabea bazara, adierazi mesedez.

  • Maiatzaren 12a arte: CVak jaso.
    Gutxieneko baldintzak: ingeleseko edota frantseseko B2+ maila, 6-12 urte bitarteko haurrekiko esperientzia; aisialdiko begirale edota zuzendari titulua eta antzeko jardueretako plusa.
  • Maiatzaren 15etik 19ra: banakako elkarrizketak.
  • Ekainaren 5etik 9ra: Academia Lacunzako arduradun bat hautatutako pertsonekin telefonoz harremanetan jarriko da, eta hautapenetik kanpo geratu direnei mezua bidaliko zaie.

 

<< Explorers jarduerari buruzko informazioa hemen eta Explore en français jarduerari buruzko informazioa hemen.

 


  UDALEKUAK AROTZ-ENEAN  

 

Begirale izateko deialdia: http://hezkide.wixsite.com/uda2018/lan-poltsa (azken eguna: maiatzaren 9a)

  • Maiatzaren 10etik 18ra: lehenengo hautaketa prozesua hasiko da.
  • Maiatzaren 21etik 27ra: banakako elkarrizketak.
  • Maiatzaren 28tik 31ra: aukeratutakoekin harremanetan jarriko gara eta formazio saioak adostuko dira. Hautapenetik kanpo geratu direnei mezua bidaliko zaie.


<< Arotz-Eneako udalekuei buruzko informazioa hemen.