Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko erakundeek 2024an garatu beharreko gizarte edota kultura ekimenetarako Kutxa Fundazioak ematen dituen laguntzen deialdiaren oinarriak.
>> Aurkezteko epea: 2023ko azaroaren 2an hasiko da, 09:00etan, eta aurkezteko azken eguna 2023ko abenduaren 11 da, 14:00etan
>> Oinarriak: deskargatu pdf´an (230 kb)
Prentsa-oharra eskuratu
Kutxa Fundazioak, gehienez ere, aurkeztutako aurrekontuaren % 75 emango du. Aurrekoa gorabehera, Kutxa Fundazioak emandako zenbatekoa ezingo da 20.000€ baino gehiagokoa izan banakako ekimenen kasuan, ezta ere 50.000€ baino gehiagokoa lankidetza-ekimenen kasuan.
Finantzaketa-esparruak, 2030 Garapen Jasangarrirako Agendari erantzunez, GJHei laguntzeko logikatik planteatu dira, zehazki:
- Pobrezia, gizarteratzea eta bizikidetza (1. eta 10. GJH)
- Gizarte-ongizatea eta autonomia pertsonala sustatzea (3. GJH)
- Haurren eta gazteen babesa (10. GJH)
- Zahartze aktiboa eta bakardadearen prebentzioa (3. GJH)
- Genero-berdintasuna, feminismoa eta gizarte-ekitatea sustatzea (5. GJH)
- Jasangarritasunerako eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko hezkuntza (12, 13, 14 eta 15. GJH)
- Kultura sustatzea (11. GJH)
- Balioetan heztea eta herritartasun kritikoa sustatzea (4. GJH)
- Euskara sustatzea bere ikuspegi inklusibotik (17+1 GJH)