Juan Sebastian Elkano euskal itsasgizonak 1522an amaitu zuen Lurrari egindako lehen zirkunbalazioa. XVI. mendeko nabigatzaile haiek lotura handia zuten astronomiarekin; izan ere, bidaia handi haietan orientatu ahal izateko, izarrak ezagutu behar zituzten. Horretarako, hainbat tresna erabiltzen zuten: astrolabioa eta itsasorratza, adibidez.

Gaur egun, berriz, planisferioak erabiltzen ditugu gaueko gure zerua ezagutzeko eta zeruko mugimenduak ulertzeko.

Horregatik, munduari egindako lehen itzuliaren 500. urteurrenarekin bat eginez, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Elkano Fundazioarekin batera, Kutxa Fundazioaren finantzaketarekin eta Berria Egunkariaren laguntzarekin, Euskal Herriko zeruaren lehen planisferio hau sortu dugu: zehazki, 43º-ko ipar latitudean kokatua eta oso-osorik euskaraz idatzia.

Zer da planisferio bat?

Planisferio bat zera da: plano batean proiektatutako zeru sabai bateko izarren mapa bat, konstelazioak eta izarrak ezagutzeko erabiltzen dena. 

Hala, gure zerura begiratzen dugunean ikusten ditugun izar guztiak identifikatu ahal izango ditugu; baina baita beste hiri batzuetatik ikusten direnak ere: Madril, Paris, Londres, Erroma, New York, Vancouver, Jerusalem, Beijing, Tbilisi, Sapporo eta beste batzuk. Izan ere, horiek ere gure paralelo berean daude. Hala, ikuspegi nazioartekoagoa izango dugu, eta bat dator Magallanes-Elkano espedizioaren izaera unibertsalarekin.


Rafa Zulaika (Elkano Fundazioa), Virginia García (Sociedad de Ciencias Aranzadi), Iñigo Atorrasagasti (Kutxa Fundazioa) eta Irati Azkue (Berria Egunkaria) planisferia aurkeztu dute gaur, uztailak 16a, prentsaurrean, Getarian

Prentsa-oharra

Planisferio