Atzo, abenduak 28a, Ikasketa Amaierako Sarien XLIV. Edizioko irabazleei sariak eta diplomak emateko ekitaldia online ospatu zen.

Kutxa Fundazioak ematen dizkie sari hauek 2019-2020 ikasturtean amaituriko Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetako edota Lanbide Hezitako Zentroetako dagokion arloan espediente akademikorik onena lortu duten ikasleei.


108 ikaslek (59 neska eta 49 mutil)
jaso zituzten Ikasketa Amaierako Sariak:

  • Euskal Herriko Unibertsitateko 21 ikasle
  • Deustoko Unibertsitateko 11 ikasle
  • Mondragon Unibertsitateko 15 ikasle
  • Tecnun, Nafarroako Unibertsitateko 8 ikasle
  • Musikene, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko 2 ikasle
  • Zikloko Gradutatik 51 ikasle

 

Prentsa-oharra