Eta orain, zer ekimena konfinamenduaren testuinguru historikoan sortu da, ezagutza, gogoeta eta elkarrizketa partekatzeko eta COVID-19 sortutako ondorioak hobeto ulertzeko.

Elkarrizketa birtualen bidez bi hilabeteko hausnarketa partekatuaren ondoren, ekintzara pasatzeko unea iritsi dela uste dugu.

Eta zer proposatzen dugu?

Lau lan-komunitate eratzea proposatzen dugu, jatorri eta jakintza desberdinetako pertsonek osatuak, interes komunak dituztenak eta guztien onerako emaitza bat garatzeko prest daudenak.

Kutxa Fundaziotik adimen kolektiboa eta gizarte zibilaren konpromisoa artikulatu nahi ditugu, COVID-19K sortutako ondorioetakoren bati erantzun zehatzak emateko.

Norentzat bideratuta daude komunitateak?

Gure elkarrizketetan identifikatutako erronketako bati erantzun kolektiboa emateko konpromisoa hartu nahi duten pertsona eta erakundeetara jotzen dugu, irizpide hauen arabera:

  • COVIDek Gipuzkoako lurraldean ahultasun edo indartu beharreko aukera gisa nabarmendu dituen erronkak.
  • Sektore desberdinei, ezagutza anitzei eta askotariko ikuspegiei buruzko galderak egiten dituzten ikuspegi hibridoak ahalbidetuko dituzten erronkak.
  • Gipuzkoako beste foro batean lantzen ari ez diren erronkak, esfortzuak bikoiztea saihesteko.
  • Epe laburrean emaitza sendoa eta kalitatezkoa lortzea posible egiten duten erronkak.

...irakurtzen jarraitu

 

Parte hartu nahi baduzu, bete formulario hau. Bertan, desafio zehatz batzuk planteatu ahal izango dituzu eta komunitateetan ze aportazio egin nahi zenukeen adierazi.

 

Boton mailing partehartu