Orkestrak Kutxa Fundazioaren laguntza du, eta 20/21 Denboraldia aurkeztu du gaur prentsaurrekoan (beheko irudia).

  • Euskadiko Orkestraren 2020/2021 Abonu Denboraldia irailaren 25ean hasiko da Gasteizen eta 2021eko ekainaren 17an amaituko hiri berean.
  • Erromantizismo garaiak hartuko du protagonismoa, Schubert edo Schumann bezalako konpositoreen presentziarekin.
  • Lehenengo bi programek egutegi eta ezaugarri apartekoak izango dituzte, Covid-19aren pandemiak edukiera murriztera behar lezakeela kontuan hartuta.
  • Robert Treviñok laugarren denboraldiari ekingo dio titular gisa, bost kontzertu programa zuzenduko ditu eta orkestra biran eramango du, oraingoan Italia eta Kroaziara 2021eko apirilean.
  • 'Elkano: Mundubira musika bidelagun' proiektuak bere ibilbidea jarraituko du Mikel Urquizaren 'Nire itsas munstroak' obraren estreinaldiarekin.

 

Zuzendari titular Robert Treviñok dioen moduan, gauza garrantzitsu bat ikasi dugu pandemia-garai hauetan, “etxea ez dagoela leku jakin batean, pertsonengan baizik. Berriki bizitako trauma sakona izan da, eta gure arteko banaketa beste galera modu bat bezala pairatu dugu. Orkestra-kontzertu bat ez da ekitaldi bat bakarrik, kultura, pasioa, artea, entretenimendua eta zaletasuna bizitzeko aukera bat ere bada; horrek GUZTIAK gizateria irudikatzen baitu”. Horregatik, orain Euskadiko Orkestraz hitz egin nahi dizuegu, guztiok elkar aurkitzeko leku komun gisa...

Gainera, marka berria estreinatu du: Euskadiko Orkestra. Gogoeta honek barne hartu du, baita ere, digital-osteko aroan orkestrak publiko ezberdinen aurrean aurkezteko eta haiekin harremantzeko duen modua. Izen bakarrarekin egingo du: Euskadiko Orkestra. Orain arte erabili diren izendatzeko modu guztiak (EO, OSE, EOS, etab.) ordezkatuko ditu, izan ere, oso modu aldakorrean erabili baitira eta ez baitira erabilgarriak izan markaren aintzatespena indartzeko.

irakurtzen jarraitu...

prentsa txostena

200605 Euskadiko Orkestra Aurkezpena Denboraldia Tenporada20 21