Datorren asteartean, martxoak 3a, 19:00etan, Portalea Kultur Etxeko Areto Nagusian (Eibar), Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968), Pedro Berriochoa Azcárate jaunak idatzitako argitalpena aurkeztuko da. Ekitaldian idazlea bera, Miguel de los Toyos Eibarko alkatea eta Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendaria izango dira.

Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968) aldi berean eibartar eta aldi berean unibertsala izan zen gizon harrigarri baten irudiari egindako hurbilketa da.

Liburuak hiru zati ditu. Lehenak, Toribioren biografia bat egiten du bere gorabehera ugarien bidez. Bigarren zatiak ardatz hirukoitz baten pean aztertzen ditu bere liburuak eta idatziak: memorialista, Eibarko euskalkiaren azterketari emandako gizona eta saiogilea. Hirugarren zatia zabalena da, eta bere ideien, zaletasunen eta lanen bidez aztertzen du bere nortasuna. Autoreak, Toribiok berak bere liburuen eta korrespondentziaren bidez erakutsi zigun guztia biltzen du.

Liburuaren egilea, Pedro Berriochoa Azcárate (Urretxu, 1958) Deustuko Unibertsitatetik Geografia eta Historian lizentziatua da, baita ere EHUtik Antropologia lizentziatua, Nafarroako Unibertsitate Publikotik nekazaritza-ingeniari teknikoa eta EHUtik Historian doktorea. Ertainetako Geografia eta Historia irakaslea izan da eta baita EHUko Antropologia irakaslea ere Filosofiako Fakultatean. Bost liburu idatzi ditu, tesiaren gaineko Como un jardín. El caserío vasco entre los siglos XIX y XX nabarmenena delarik. Haren lan-ardatzak nekazaritzaren historia eta historia kulturala dira.

Prentsa-oharra


ToribioEchevarria portada