Pasa den apirilaren 20an Manuel Beraza Olabarrietaren heriotza dela eta, Kutxa Banku Fundazioaren Patronatuak atzo egin zuen bilkuran Carlos Tamayo Salaberria izendatu zuen Kutxako presidente berri.

Carlos Tamayo Salaberria Ekonomia Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Bestalde, Espainiako Bankuaren barruan Moneta Merkatuaren Azterketa Batzordeko kide izana da.

1978an Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialean sartu zen, bertan zenbait eginkizun bete zituelarik 2007. urtera arte, orduan Gipuzkoa eta Donostia Aurrezki Kutxen eta Bahitetxearen (Kutxa) zuzendari nagusi izendatu baitzuten 2011. urtearen bukaera arte. Karguan egon zen bitartean, Carlos Tamayo ardura-postu askotan egon zen Kutxaren ordezkari eta kontseilu-kide gisa Zeltia, Adegi, Elkargi eta Taldeko beste enpresa batzuetan.

Halaber, Kutxagest SGIIC (IKESK), S.A.ko lehendakaria izan da, Fundación Bancaria Kutxa-Kutxa Banku Fundazioaren eta Kutxa Fundazioaren Patronatuko kide, eta Inbertsio Batzordeko lehendakari 2014tik 2018ra bitartean, berriz hautatua izan zelarik 2018an beste lau urterako. Orobat, Onkologikoa Fundazioaren Patronatuko kide da 2014. urtetik.

 

Carlos Tamayo

Carlos Tamayo