Biozientziak Gipuzkoa Fundazioak babesten duen Quimatryx enpresa Alzheimerraren aurkako farmako berri bat garatzeko hautatua izan da Kærtor eta Jannsen Farmazeutikaren (Johnson & Johnson) eskutik.

Biozientziak Gipuzkoa Fundazioko ordezkariak, Garikoitz Agote, Diputazioko Ekonomia Sustapaneko zuzendariak eta fundazioko lehendakariordeak eta Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariak, Quimatryx-en laborategiak bisitatu dituzte gaur Donostian, Miramongo Parke Teknologikoan.

Janssen farmazeutikak eta Kærtor Fundazioak farmako berrien aurkikuntzarako I2D2 (Incubation Innovation in Drug Discovery) ekimenaren barruan aukeratu du, Quimatryx enpresa gipuzkoarraren proiektua, HDAC6-ri kontra egingo dion molekula Inhibitzaile Epigenetikoa garatzeko, Alzheimerra tratatzeko ahalmena izango duena. I2D2 programa Johnson & Johnson eta Galiziako Xuntak batera finantzatua da, eta ekintzailetza eta ezagutza transferentzia ditu helburu, enpresa-jarduera handitzea eta ongizate ekonomiko eta soziala ahalbidetuko dituena.

Proiektuaren helburu nagusia da aho-konposatuen diseinua eta garapena aurrera eramatea, burmuinera iristeko aukera izango duena eta HDAC6 diana selektiboki inhibituko duena, Alzheimerra tratatzeko helburuarekin. Horretarako, proeiktuak bere gain du Quimatryx-ek HDAC6 dianaren alorrean duen ezagutza eta esperientzia, eta proteina hori selektiboki inhibitzeko indarra izango duen konposatuen garapena. Kontuan izanez, baita ere, Kænor Fundazioko eta Janssen farmazeutikako ikertzaileek farmako berrien aurkikuntzan duten esperientzia. HDAC6 inhibitzaile selektiboak sintetizatzen ari da Quimatryx, Janssen eta Kærtor-ekin batera, in vitro eta in vivo bezala ari direnak karakterizatzen, efikazia eta segurtasuna zehazteko.

Proiektu hau open innovation modeloaren adibide praktikoa da, enpresa farmazeutiko multinazionalek ezarri nahi dutena, konposatu kandidatu aurre-klinikoen garapen-denbora optimizatzeko eta gaixoetan efizientzia eta segurtasuna kondizio onenetan aztertzeko.

Inkubazio faseak irauten duen bitartean, urtebete gutxi gorabehera, proiektuak zuzendaritza batzorde bat izango du, eta horren parte izango dira Quimatryx, Johnson & Johnson eta Kærtor Fundazioko ikertzaile taldeak. Batzorde horren egitekoa izango da programa hauen azelerazioa, fokoa ikerketa modu efizientean gaixoengana gerturatzean ipiniz. Inkubazio fasea amaitzearekin batera, proiektuaren emaitzak baloratuko dira Johnson & Johnson-ek etorkizunean egin ditzakeen inbertsioak aztertuz.

Quimatryxek Donostian dituen instalakuntzetara egindako bisitan, Gipuzkoan bikaintasunezko ikerketa eta transferentzia teknologikoa bultzatuko dituen kultura baten alde egiteak duen garrantzia azpimarratu dute Ander Aizpuruak eta Garikoitz Agotek.

 

180720Biozientziak

Biozientziak Gipuzkoa Fundazioa eta Quimatryx

Biozientziak Fundazioa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak egindako apustu bateratua da, ekintzatik biozientzien alorra garatzea posible egiten duena.

Biozientziak Fundazioak bultzatzen duen enpresetako bat da Quimatrix, 2016 amaierako bultzada berriaren ondoren. Miramongo Parke Teknologikoan dago kokatuta eta bere jarduera zentratzen da diana epegenetikoen aurkako farmako berriak aurkitzean eta garatzean. Zehazki, HDAC6 inhibitzaile selektiboen garapenean zentratzen da, gaixotasun ugariri lotutako diana epigenetikoa, esate baterako, kantzerra, nerbio sistema zentralari lotutako gaixotasunak eta gaixotasun autoinmuneak.