Kutxa Banku Fundazioarekin partekatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz programa, gaur goizean bi aldeetako ordezkariek egiten duten bileran.

Topaketan hartu dute parte, Aldundiaren aldetik, Markel Olano, diputatu nagusiak; Imanol Lasa, foru bozeramailea eta Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioak; eta Xabier Barandiaran, diputatu nagusiaren kabinete buruak. Kutxa Fundazioa, bere aldetik, Patronatuko kideek ordezkatu dute: Manuel Beraza presidentea; Guillermo Echenique presidenteordea, baita Carlos Ruiz zuzendaria.

Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoako Foru Aldundiak legealdi honetan martxan jarri duen proiektua da, herritarrekin elkarlanean biharko lurraldea eraikitzen hasteko. Egitasmoaren testuinguruan, erreferentziazko zentroak aurreikusi dira etorkizunean estrategikoak izango diren alorretan, esaterako, zibersegurtasuna, zahartzearen arreta edota elektromugikortasunean. Honekin batera, hausnarketa talde egonkorra jarri da martxan, biharko erronkak identifikatu eta esperimentazioa helburu duten proiektu berritzaileak abian jartzea xede dituena.


 180227 EtorkizunaEraikiz