Akreditazio Erakunde Nazionalak (ENAC) Onkologikoa Fundazioko Anatomia Patologikoko Zerbitzuari UNE-EN ISO 15189 araua jarraituaz ziurtagiria eman dio, eta honela histopatologian eta biriketako zitopatologian lehen akreditatutako zentro bihurtu da.

Biriketako minbiziaren diagnostiko anatomopatologikoa egiteko histopatologia eta zitologia bezalako teknika klasikoez gain, immunohisto-kimika ikerketak barne, biologia molekularreko teknikak, fluoreszentzia in situ hibridazioarekin, PCRrekin egindako ikerketa molekularrak eta biopsia likido berria pazienteen diagnostiko eta jarraipenerako ere erabiltzen dira.

Akreditazioa diagnostiko prozesuaren kalitatearen bermea da eta biriketako minbiziaren diagnostiko prozesuan zehar kalitatearekiko apostu garbi bat suposatzen du. Honek, Anatomia Patologiko Zerbitzuaren prozesu guztietan kalitatezko estandarrak mantentzea eskatzen duelarik, biriketako minbiziarekin erlazio zuzena ez dutenak barne.

Diagnostiko emaitza fidagarri erreproduzitzaileak lortzea bermatzen du, maila zientifiko-tekniko altua duen Mediku espezialista eta Tekniko espezialista talde batek egindako nazioko eta nazioarteko protokolo eta kalitate estandarrak jarraituz, honek diagnostiko prozesuan akatsak murrizten dituelarik eta diagnostikoaren maila altuena eragiten duelarik.

Guzti honek pazientearentzako onura garbia suposatzen du.


UNE-EN ISO 15189 araua jarraituaz ziurtagiria