Datorren larunbatean, 13:00etan, Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan, sarrera libre dela, epaimahaien erabakia adieraziko da eta Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 53. edizioko irabazleak nor diren jakingo da. Kontakizun-liburu eta antzerki modalitateetan deituta (10.000 eta 15.000 euroko sariekin, hurrenez hurren), euskaraz nahiz gaztelaniaz, guztira jatorrizko 388 lan jaso dira, eta horietako 38 atzerriko 13 herrialdetatik iritsi dira.
Larunbatean, Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien irabazleak jakingo dira
- Xehetasunak