Euskadiko Gazte Orkestrak (EGO) Gustav Mahler-en 1. Sinfonia interpretatuko du EAEko hiriburuetan eta Hondarribian. Hilaren 18an, astelehenean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, eta asteazkenean Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean. Hemeretzigarren urtez jarraian, Kutxak eta BBK eta Vital Kutxaren Fundazioek lankidetza-hitzarmena berritu dute EGOrekin; honek jarraipena ematen dio orkestraren jarduerari eta erronka batzuei aurre egiteko aukera ere bai, besteak beste, Bohemiako jeinu handiak konposaturiko “Titan”en interpretazioari.

Euskal Herriko Gazte Orkestrak udako denboraldia aurkeztu zuen pasa den astean eta, horren barnean, G. Mahlerren 1. sinfonia adierazgarria prestatuko du, “Titán” deiturikoa. Aurkezpena Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan egin zen, eta bertan, Kultura sailburuorde eta Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioko lehendakariorde Joxean Muñozek eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxa entitateetako ordezkariek 2016. urterako lankidetza-hitzarmena sinatu zuten hiru Kutxen eta Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioaren artean.

Dagoeneko hemeretzi urte igaro dira 1997tik, Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa sortu zenetik. Datu hauek orkestraren jarduna adierazten dute: musika sinfoniko eta ganbera-musikako 150 kontzertu baino gehiago eskaini ditu, nazioarteko biretan dozena-erdi herrialde bisitatu ditu, 120.000 ikus-entzule baino gehiago izan ditu eta 1.200 ikasle baino gehiago izan ditu 19 urte hauetan zehar.

 

160707_EGO
160707_EGO

 

Uztailaren 18an, astelehena // 20:00. Lekua: Victoria Eugenia Antzokia. Donostia
Uztailaren 20an, asteazkena // 20:00. Lekua: Itsas Etxea Auditoriuma Hondarribia
Zuzendaria: Juan José Ocón
Sarrerak salgai
Babeslea: Kutxa Fundazioa

 

1. Sinfonia “Titán”, Mahler

Mahlerrek "Titan" izenburuko poema sinfoniko bat sortu zuen hasieran, eta bi zatitan banatu zuen: "Gaztaroko egunak" eta "Giza komedia". Urte batzuk geroago berritu egin zuen, eta gaur egun ezagutzen dugun lau mugimenduko sinfonia eitea eman zion.

  • Naturaren soinu baten antzera
  • Denak emanda
  • Hileta-martxa, Callot-en erara
  • Allegro tempestuoso

 

EGO, Euskal Herriko Gazte Orkestraren xedea euskal instrumentista gazteentzat trebatzeko tresna izatea da. Orkestrarako prestakuntza ezin hobea lor dezaten, egitura sendoa eskaintzea da asmoa, instrumentista gazteak artista eta gizaki gisa gara daitezen, eta maila artistiko handiko zubi izatea, arlo profesionalera igaro daitezen.{/lang}