Gaur, irailaren 11n, larunbata, Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietako epaimahaien erabakiak jakinarazi dira (ikusi prentsa-oharra).

Hauek dira irabazleak eta beraien lanak:

David Monthiel (Cádiz) | izenburua: Historia provincial de la infamia, gaztelaniazko eleberrian.

Pablo Luque Pinilla (Majadahonda) | izenburua: Greenwich, gaztelaniazko olerkian.

Alaine Agirre Garmendia (Astigarraga) | izenburua: Karena, euskarazko eleberrian.

Leire Vargas Nieto (Durango) | izenburua:  Dena ametsa den irudipena, euskarazko olerkian.

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 44. ediziora 1.675 lan aurkeztu dira guztira: gaztelaniazko eleberria: 971 lan; gaztelaniazko olerkia: 643 lan; euskarazko eleberria: 25 lan; euskarazko olerkia: 36 lan.

2019ko edizioarekin alderatuta, eta kopuru osoari dagokionez, 1.103 lan gehiago izan dira, aurreko edizioan baino % 193 gehiago. Eleberri modalitatean, gaztelaniaz, gehikuntza % 230koa izan da, 677 lan gehiago, eta euskaraz % 25koa, 5 lan gehiago. Olerkian, gaztelaniaz, gehikuntza %169koa izan da, 404 lan gehiago, eta euskaraz %90koa,17 lan gehiago.

Lanen jatorriari dagokionez, Madrilgo Erkidegoak aurkeztu du kopuru handiena, guztien % 14, eta jarraian, oso gertutik, Euskadiko eta Andaluziako lanak daude, %9rekin bakoitza.

Aipamen berezia merezi du sari hauen epaimahaia, beraien kalitate eta ospeagatik. Sarien historian izan dugun epaimahairik onenetariko bat, dudarik gabe:

  • Gaztelaniazko eleberria: Fernando Marías Amondo | Luisa Etxenike Urbistondo | Manuel Vilas | Patricia Esteban Erlés | Jon Bilbao Lopategui.
  • Euskarazko eleberria: Felipe Juaristi Galdós | Jon Martín Etxebeste | Joxe Mari Iturralde Uría | Arantza Urretavizcaya Bejarano | Jon Kortazar Uriarte.
  • Gaztelaniazko olerkia: Manuel Rico Rego | Antonio Colinas Lobato | Raquel Lanseros
  • Euskarazko olerkia: Lourdes Otaegi Imaz | Iñaki Aldekoa Beitia | Itxaro Borda Charritton

 

Lehiaketa honetako sariak 25.000 euro eta garaikurra dira eleberri modalitateko irabazleentzat, eta 15.000 euro eta garaikurra olerki modalitateko irabazleentzat.

Nabarmendu nahi dugu ere larunbateko ekitaldian Antonio Colinasek omenaldia jaso duela, bere literatur ibilbideagatik eta azken 50 urteetan epaimahai gisa egindako lanagatik eskertza jaso du eta garaikur bat. 1970 urtean Irun Hiria poesiako saria jaso zuen Antonio Colinasek, Sari hauen lehen edizioan, eta harrezkero, Kutxa Irun Hiria Literatur Sariei lotuta egon da.


210911IrunSariak proclamacionganadores 4

210911IrunSariak proclamacionganadores 3

210911 IrunSariak PremiosCiudadIrun AntonioColinas AnderAizpurua 1