Kutxa Fundazioaren aisialdi- eta kultura-programazioan, jada ezagunak diren Kutxa Kultur Gelak programan, izena emateko epea irailaren 13tik 27ra izango da; urrian hasi eta 2021eko abendura arte luzatuko diren 130 jarduera baino gehiago

Kutxa Kultur Gelak publiko guztientzako kultura-programa bat da, eta esperientziaren bidezko ikaskuntzan oinarritzen da. Askotariko programazio praktikoa aurkezten du, hamar jarduera-eremu hartzen dituzten hezkuntza-, hausnarketa- eta eztabaida-jarduerekin: ondare historiko-kulturala, diseinua eta moda, pintura, antzerkia eta ahozko adierazpena, argazkia, gastronomia, sormena, literatura, ohitura osasungarriak eta hitzaldiak.

Kutxa Kultur Gelak programa Kutxak Tabakaleraren 4. solairuan dituen instalazioetan gauzatzen da batez ere. Artea, diseinua, berrikuntza eta pertsonen gaitasunen garapena gozatzeko eta sustatzeko leku paregabean.

Programa honetan hainbat esparrutan arte eta kultur trebetasunak garatzeko parte hartzeko ikastaroak daude, tokiko artistekin egindako topaketekin osatzen direnak; tokiko artista eta ekintzaileek emandako tailerrak; horietan, sormen-esperientziak eta -prozesuak partekatzeaz gain, artisten eta herritarren artean komunitatea sortzea sustatzen da; sektoreko pertsona ospetsuekin topaketak, haien ezagutza eta esperientziak parte-hartzaileekin partekatzeko; historia, arte, zientzia eta gaurkotasunari buruzko hitzaldiak eta zikloak, parte hartzeko formatuetan; bisitaldi gidatuak, edukiera mugatua dutenak gure ondare historiko eta kulturala ezagutarazteko.

Halaber, eta ikastaroen programazioaren barruan, Gaztedi zigiluarekin, haur eta familientzako tailerrak aurkeztuko dira, eta #izanezberdin programaren barruan nerabeentzako tailerrak eta ekitaldiak sartzen dira.

Gozatu Kutxa Kultur!

Kutxa Kultur Gelak 2021-22 | informazioa eta izen emateak


Prentsa-oharra

 Port Folleto AULAS EU