2021eko Kutxa Kultur Modako diseinatzaileek, beren aurtengo sorkuntza-lanak aurkeztu zituzten Donostiako San Telmo Museoan, San Sebastián Moda Festival Udaberria/Uda-ren esparruan egindako desfilean.

Diseinatzaileak

  • Maialen Porroy «EME»
  • Nahia Salaberria
  • Oihane Pardo «Amarenak»
  • Itxaso Segués «Natural Killer»
  • Sonia Cepa «Akukuna»
  • Fanny Alonso
  • Elixabet Perdiguero «ELI-two»
  • Jon Alkain «Ural»

 

Kutxa Kultur Moda 2010etik Gipuzkoako diseinatzaile amateurrik onenak aukeratzen dituen programa da. Programa honek gune propioa du Tabakalerako instalazioetan, eta bertara jo dezakete beren lana beste eragile batzuekin bizi eta partekatu nahi duten eta lankidetza eta konexioa sorkuntza-iturri gisa baloratzen dituzten diseinatzaile guztiek. Kutxa Fundazioak modan sinesten du enplegua sortzeko sektore estrategiko gisa.


210515Desfile KutxaKulturModa