Berriro ere Donostiako Orfeoiaren egoitzan (San Juan kalea, 6. Donostia / San Sebastián) izango da Ganbera Musikako zikloa, Kutxa Fundazioak sustatu eta antolatua, Musikene, Donostia Musika eta Donostiako Orfeoiarekin batera.
Zazpi ostegunetan izango dira zikloaren hamabigarren edizioaren kontzertuak, 19:00etan:
- Otsailak 18 | Sostenuto hirukotea
- Otsailak 25 | Volna hirukotea
- Martxoak 11 | Sua Sax
- Martxoak 25 | Senco Nur
- Apirilak 15 | Jator boskotea
- Maiatzak 13 | Meraki laukotea
- Maiatzak 27 | Azul hirukotea
Gonbidapenak 943 251919 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 9:00-13:30 | 16:00-20:00.