Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak deialdi berria ireki du 2021ean zehar Gipuzkoan egingo den “Katapulta Tour Gipuzkoa” zirkuituan parte hartuko duten artistak aukeratzeko.

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak eta Kutxa Kulturrek bultzatzen dute, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean.

Helburuak

  • Musika eta arte ezenikoetako arloetako Gipuzkoako talentuak balioan jartzea eta bultzatzea -bereziki gazteak-.
  • Gipuzkoako ezenari dinamizazioan laguntzea, kluba eta organizatzaileei bultzada ematen.


Izenemateak 2021ko otsailaren 5a amaituko da.

Hautatutako proiektuei honako hauek eskainiko zaizkie:

  • Hiru emanaldi Gipuzkoako gune desberdinetan
  • 400 euro emanaldi bakoitzeko
  • Artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa


Kontsulta itzazu programaren oinarriak

Informazioa eta izenemateak HEMEN


Katapulta Tour Gipuzkoa 2021 artes escenicas   KatapultaTour2021   Katapulta Tour Gipuzkoa 2021 musica