Atzo Donostiari buruzko Azterketa Historikoen 53. Buletina, Donostiako Historiari buruzko Dr. Camino Institutuak argitaratua, aurzkeztu zen Kutxa Kultur-en. Aurkezpena, Rosa Ayerbe historialaria eta Buletinaren zuzendariaren eta Mikel Mendarte Kutxa Fundazioako kultura-zuzendariaren eskutik izan zen.

Mende-erdia baino gehiago bete duen Kultura Erakunde baten oroimen bizi gisa aurkezten da Buletina, hasieratik errebindikatu zuelarik hiriaren iraganaren ezagutza, bere artxiboan dokumentatu gabea eta oso gutxi ezagutzen zena.

Ohikoa denez, buletina bi zatitan banatu da: Azterlanak eta Oharrak. Lehenengo atalean azterlan luze eta osoak jaso dira ordena kronologikoan, eta Oharren atalean, berriz, laburrak edo egiten ari diren ikerketa batzuetako intereseko gaiak. Aztergai diren gaien artean, kanporaketa historikoak, emakumearen oztopoak XVIII-XIX. mendeetan eta euskal liberalismoa.

 

Informazio gehiago: prentsa-oharra

BoletinesEEHHSS