Kutxa Fundazioak Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen historia soziala liburua, José Antonio Azpiazu historialari ezagunak idatzia, aurkeztu zuen atzo Oñatin.

Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitateak, XVI. mendean Avilako gotzain Rodrigo Mercado de Zuazolak sortuak, izan zuen garrantzi historikoa aitortzearekin euskaldunok dugun zorraren zati bat ordaintzera datorren lana da hau.

Ekitaldia Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan izan zen, eta bertan José Antonio Azpiazu, idazlea bera, eta Mikel Mendarte, Kutxa Fundazioko Kultura-zuzendaria, izan ziren.
 

Prentsa-oharra


SANCTI SPIRITUS portada   SANCTI SPIRITUS azala