utxa Kultur Eneak, Kutxan kultura-coworking-erako guneak, hamar proiektu berri hautatu ditu bere garapena bultzatzeko:

Emovere, Alquimia, AS artist, GERO arte, Olaia Susperregi, Ruta Balenciaga, Writify, Sorginlore, The Languages of Energy eta Aalma Studio.

Kutxa Kultur Enea Komunitatea

KutxaKulturEnea2020 nueveproyectos


Onartzeko epea amaituta, 19 kultura-proiektu aurkeztu dira deialdira eta, aurreko bi edizioetan bezalaxe, jasotako proposamenetan asko dira ordezkaturiko sektoreak; horrela, komunikazio eta ikus-entzunezko, ilustrazio, turismo, arkitektura, arte eszeniko, artisautza, teknologia eta jasangarritasunaren munduko proiektuekin topo egin dugu.

Kutxa Kultur Enea

Kutxa Kultur Enea programa kultura- eta sormen-industriei laguntzeko programa bat da, Tabakaleran oinarritua.

Programa honen parte dira profesionalak, pertsona ekintzaileak, elkarte eta enpresak, Gipuzkoako lurraldean sustraiturik daudenak, izaera berritzailea duten ekimen edo proiektuak garatzen ari direnak eta, batez ere, Gipuzkoako kultura-sektoreari balio erantsi bat ematen diotenak, negozio-ideia bat identifikaturik izan eta garatu edo/eta gauzatu nahi dutenak, eta argi et garbi bizikidetzaren, partekatzearen, lankidetzaren eta, sorkuntza-iturri gisa, beste eragile batzuekiko konexioaren alde egiten dutenak.

Honako hauen bidez egiten da hori:

1.- Lan fisikorako gunea (bi bilera-gela, erabilera anitzeko gunea).

2.- Prestakuntzak (negozio-plana eta bideragarritasun-plana, masterclass komunikazioan, egile-eskubideak, etab.). Egonaldiaren lehen 3 hilabeteetan, negozio- eta bideragarritasun-planean prestakuntza trinkoa. Lau masterclass ere eskaintzen dira urtean story-telling, komunikazio, salmenta… gaietan.

3.- Laguntza pertsonalizatua bakoitzaren proiekturako, tutorizazioen eta lagun egitearen bidez.

4.- Komunitate- eta networking-jarduerak kultura- eta/edo enpresa-eragileekin, aukera eta ideia berriak sortzeko.

Prentsa-oharra