Pasa den larunbatean, Donostiako Antzoki Zaharrean egin zen galan, eta Maitena Salinas kazetariak aurkeztuta, Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak, 55. edizioan, banatzeko ekitaldia ospatu zen.

Markel Hernández, Vivir de alquiler lanarekin (gaztelaniazko antzerkia), Maialen Díaz, Herri hura lanarekin (euskarazko antzerkia), Rubén Abella, Quince llamadas perdidas lanarekin (gaztelaniazko kontakizun-liburua) eta Mikel Ayllon, Zoriontsuak izatea aukeratu genuen lanarekin (euskarazko kontakizun-liburua), edizio honetako irabazleek, bere saria jaso zuten: garaikurra eta 15.000 euro antzerkiko irabazleentzat, eta garaikurra eta 10.000 euro kontakizun-liburu modalitateko irabazleentzat.

Gainera, lan irabazleekin inprimatutako liburuak aurkeztu ziren, literatura-lehiaketa honek duen beste pizgarrietako bat.

Sari banaketaz gain, ikusleek ¿Cómo hemos llegado a esto? antzezlana ikusi ahal izan zuten Erre produkzioak antzerki-taldearen eskutik.

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien deialdi honetara 683 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 656 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan eta 27 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.

Prentsa-oharra


201107Ganadores PremiosLiterariosKutxaCiudadSnSn