Aurreko edizioan, Idoia Asurmendi “Ido” abeslari gaztea, eta Siete C, Beste Urtaroak, Indian Feathers, Lemy River eta Cônvoi taldeak izan ziren partaide. Orain, berriz ere, Kutxa Kultur Musika musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko programa ireki du. 2013an sortu zen, gure lurraldean nabarmentzen ari diren talde edo bakarlarien hazkundea eta garapen profesionala bultzatzeko bokazioaz.

Zortzigarren edizio honetako deialdian Gipuzkoako talde edo bakarlari guztiek parte har dezakete, baldin eta diskografia-kontraturik indarrean ez badute, baina ez da baztertzeko arrazoia lankidetza-kontratu, autoekoizpen edo lizentzia indarrean izatea.

Musika herrikoiak deiturikoetan (rock, pop, folk, egile, reggae, elektronikoa, jazz, heavy, funk…) sartzen diren proposamenak onartuko dira edo horien arteko bat-egite eta fusioak, kanpoan geratuko direlarik musika klasikoa edo ganbera-musika, hauek bai baitituzte beste lehiaketa batzuk Kutxa Fundazioaren jardute-ildoaren barruan. Proposamenen irudimena, talentua eta sortze-kalitatea balioetsiko dira.

Izena emateko epea urriaren 7tik azaroaren 6 arte izango da.

Talde edo bakarlariek kutxakultur.eus web orrialdean, musikako atalean azaltzen den formularioa bete beharko dute eta estatuko profesional independenteek osaturiko epaimahaiak 6 proposamen aukeratuko ditu gutxienez.

Oinarriak eta izena emateko orria

Prentsa-oharra


KutxaKulturMusika2021