Artea, musika eta gastronomia batzen dira esperientzia sentsoriala eskaintzeko.

Kutxa Kultur Musika programako talde eta bakarlariek kontzertua eskainiko dute udako larunbatetan museoko lorategietan. Kutxa Kultur elkartearen lankidetzari eta Keler-en babesari esker, jendeak giro lasaian eta kanpoan ikusi ahal izango du musika. Hamaka batzuk jarriko ditu museoak parte-hartzaileen eskura, segurtasun-distantzia eroso eta lasaiago errespetatuko dela bermatzeko.

Uztaileko eta abuztuko larunbat guztietan (uztailaren 18an izan ezik), Chillida Lekuk ateak irekiko dizkie 19:00etan bertaratutakoei, kontzertua baino lehen (20:30ean) museoa bisita dezaten.

Kontzertuaren ondoren, Lurra Café-n afaldu ahal izango da. Bertan, tokiko, denboraldiko eta ekologiako produktuen karta eskaintzen da.

Egitaraua

Uztailak 4 | Serrulla
Uztailak 11 | Ro
Uztailak 25 | Raitx
Abuztua 1 | Ido "Ilun eta abar"
Abuztua 8 | Beste Urtaroak
Abuztua 15 | Indian Feathers
Abuztua 22 | Lemy River
Abuztua 29 | Siete C

Kontzerturako sarrerek 15 euroko balioa dute eta museoaren webgunean daude salgai: www.museochillidaleku.com