Covid19ak aurrekoa eta ondorengoa bereizi ditu gure bizitzetan eta balio izan du Kutxa Kultur Kantari bizia emateko; abesti bihurturiko proiektu berri bat da, Siete C taldeko Eduardo Amadori, Kutxa Kultur Musika programako egoiliarretako bati, bururatutako ideia.

Proiektu hau, konfinamendu edo itxialdian zehar garatua, kateko elkarlan sortzailea da, eta Kutxa Kultur Musikako talde guztiek parte hartu dute -Siete C, Lemy River, Ido, Indian Feathers, Beste Urtaroak eta Cônvoi- Zeruertzak kanta argitara emateko; esperientzia oso aberasgarria, aldi berean, egonaldiko 6 taldeek parte hartu baitute erronka horretan eta, besteak beste, konfinamendu-aldian harremanak estutzeko balio izan die.

Bideokliparen hasierako ideiak, aurpegi eta instrumentu itxien plano horietatik abiatuta, lehen fase hura irudikatzen du, non ezin ginen etxetik atera eta asko durduzatuta bezala egon ginen. Gero, beste fase batera igaro ginen, gehixeago mugitu ahal izan ginen, baina deskonektaturik eta ordutegiek bereizita jarraitzen genuen. Horregatik, taldekide bakoitza bere kutxa propioan bizi da, ia bideokonferentzia bat balitz bezala; eta kanpoko munduak, egungoak, erritmo normala du jada, pertsonak eta ibilgailuak mugitzen dira eta.

Azkenik, Leire eta Iker (Beste Urtaroak), Jorge eta Iñigo (Cônvoi), Idoia Asurmendi, Luis (Indian Feathers), Iban (Lemy River) eta Edu eta Raul (Siete C) beren laukietatik ateratzen dira, halabeharrez aldi baterako sortutako fikziozko talde hori "alde batera utzi" eta beren ohiko bizitzara eta talde bakoitzaren errealitatera itzultzeko.

Bideoklipa LACØRTE films enpresak, Kutxa Kultur Enea Kultura eta Sormen Industrietako ekintzaileei laguntzeko programatik lagundutako proiektuetako batek, egin du; beraz, Zeruertzak-en proiektu osoa "etxean" sortu da.

 

Prentsa-oharra