Udaz gozarazteko prestatzen ari da Kutxa Kultur.

Datorren ostiraletik, ekainaren 12tik, aurrera, Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, arte eszeniko eta tokiko proposamenekin, Tabakalera eraikineko terrazan, laugarren solairuan.

Kutxa Kultur-etik -musikan, artean, modan, antzerkian, dantzan… tokiko talentu amateurra sustatzeko plataformatik- Kutxa Kultur Gauak programan parte hartzea proposatzen dizuegu. Ekainaren 12tik irailera bitartean, 20:30etik aurrera (programan kontsulta daitekeen salbuespenen batekin), giro lasaian, magiaz eta talentuz betetako ordu pare bat gurekin partekatu nahi duzuen guztiok, etor zaitezte Kutxa Kultur Gauak-era.

Kontzertuak, dantza, antzerkia, topaketak, disko festak, dantza garaikidea, tailerrak, moda, instagramer eta youtuber-en hitzaldiak, ... kalitatezko eskaintza osoa eta betea, eta, gainera, nobedade edo berritasunekin. Kutxa Kultur Gauak aire zabalean egiteko pentsatutako proposamena da, baina "B Plana" du; izan ere, eguraldiak laguntzen ez badu, ekitaldia barruan egingo da, Kutxa Kultur Plazan.

Eta publiko gazteagoari zuzendutako eskaintza ere badugu izanezberdin programaren barruan. Izanezberdin Kutxa Fundazioaren ekimena da 14 eta 17 urte arteko gazteentzat, eta kolektibo honetan kultura-aisialdi aktiboa sustatzea du helburu. Publiko horrentzako ekitaldiak 19:00etan hasiko dira.

Kutxa Kultur Gauak programak sartzeko arauak eta segurtasun-neurri batzuk ezarri ditu bertaratzen direnek programazioaz lasai gozatu ahal izateko: aforoa mugatua da eta sarrera 3 €-koa (izanezberdin jarduerak doakoak izango dira).

Kutxa Kultur Gauak Keler eta Merkabugati-ren babesarekin egiten dira, eta Musika Hamabostaldia, Jazzaldia, Kresala ZineKluba, Lastour, Oso Polita eta Drunkat-en laguntzarekin.

Prentsa-oharra

Programa deskargatu


A3 GAUAK 2020