Kutxa Kultur udaz gozatzeko prest dago. Datorren ekainaren 12tik aurrera, Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin Zabaltza terrazan, Tabakalerako laugarren solairuan.

Eraikinaren teilatu lau edo zabaltzan, aurten ere udako hilabeteez gozatzeko aukera izango da. Kutxa Kultur-etik ─musikan, artean, modan, antzerkian, dantzan… bertako talentu amateurra sustatzeko plataformatik─ Kutxa Kultur Gauetan parte hartzea proposatzen dizuegu. Ekainaren 12tik irailera, 20:00etan, magiaz eta talentuz betetako ordu pare bat, giro lasaian, gurekin partekatu nahi duzuen guztiok, zatozte Kutxa Kultur Gauak-en terrazara.

Kontzertuak, dantza, antzerkia, topaketak, disko festa, dantza garaikidea, tailerrak, instagramer eta youtuberren hitzaldiak, … kalitatezko eskaintza eta oso betea Kutxa Kultur Gauak programan; aire zabaleko proposamen honek kasu guztietan “B Plana” izango du, eguraldiak laguntzen ez badu, ekitaldia Kutxa Kultur Plazan egingo baita inolako arazorik gabe.

Segurtasun-neurriei dagokienez, edukiera 72 pertsonakoa izango da, eta aurten sarrera gorde beharko da, zehaztuko den prezioan, jende-pilaketak saihesteko eraikinaren sarreran eta laugarren solairuan. Sarrera horretan edari bat sartuko da, eta aulkiak eta mahaiak jarriko dira, iritsi ahala jendea esertzeko.


Imag APERTURAS 3x1