Udaleko Donostia Gazteriak, Donostia Kulturaren eta Kutxa Kulturen laguntzarekin XXXII. Gazteen Antzerki Topaketa antolatu du maiatza eta ekaina bitarterako.

Helburua, gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, bai interpretazio edo era sortzaile moduan, bai ikusle moduan, honela kultur ekintzetara joateko ohitura eta gozamena bultzatuz. Bestalde, Topaketak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu beraien sormen prozesuan aurrerapenak egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenen hedapena bultzatzeko ere.

Deialdian parte hartu ahal izateko, taldeek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

  • Talde ez-profesionalak izatea
  • Partaideen adina 14 urtetik 30 urtera artekoa izatea. Ikus parte hartze oinarriak.


Izen ematea zabalik dago martxoaren 26a arte.

Parte hartze oinarriak eta izen emate fitxa eskuragarria hemen.