Guztira, 68 emanaldi eskainiko dira 2020an Katapulta Tour Gipuzkoaren bosgarren edizioaren esparruan. Urtarrilaren 6an amaitu zen hautaketa-prozesua.
“Katapulta Tour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean. Bi helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea (gazteei arreta berezia emanez) eta Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea, klubei eta antolatzaileei babesa emanez.
Hautatutako taldeak:
Norberaren hautaketa-prozesua
>> Musika. Ezpalak, Maite Larburu, Matilda, Voodoo Charms.
>> Arte eszenikoak. 21:12 Produkzioak eta Kokreta Teatro.
Kutxa Kultur Musika
>> Musika. Beste Urtaroak, Cônvoi, Idoia Asurmendi, Indian Feathers, Lemy River, Siete C (beheko irudietan).
Katapulta Tour Gipuzkoak eta Kutxa Kultur elkarteak 36 emanaldi eskainiko dituzte Gipuzkoako hainbat gune eta jaialditan; hiru Gipuzkoako Surf Federazioko FederArte jaialdian eta lau Heineken Jazzaldian. Jazzaldiak bere hautaketa-prozesuan 15 emanaldi babestuko ditu, baita 2020ko edizioan hautatutako artisten hamar emanaldi ere.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |