Kutxa Fundazioak argitara eman ditu Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak arautuko dituzten oinarriak. 55. edizioan, antzerkiaren eta kontakizun-liburuaren modalitateetan egingo da berriro deialdia, bai euskaraz bai gaztelaniaz.

Lehiaketa honetako sariak kontakizun-liburuen modalitateko irabazleentzat 10.000 euro eta garaikurra dira, zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora eta lau kontakizunekin gutxienez; eta antzerki modalitateko irabazleentzat, 15.000 euro eta garaikurra, zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak, eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak.

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 27an amaituko da.

 

Oinarriak kontsultatu

Liburuxka deskargatu

Prentsa-oharra

 

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien azken edizioan Fernando Trías de Bes-ek irabazi zuen antzerki atalean El trámite lanarekin, eta euskarazkoan, Oier Guillán-ek Aire ikusezina lanarekin; kontakizun-liburu atalean, Matías Candeirak irabazi zuen Moebius lanarekin, eta euskarazko modalitatean saria Alexander Martínez Iturriarentzat izan zen Iraumen lanarekin.


PremiosLiterarios pluma3X1