Pasa den larunbatean, jendaurreko ekitaldi batean, Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietako epaimahaien erabakiak jakinaraziko ziren.

Hauek dira irabazleak eta beraien lanak:

Gaztelaniazko eleberria: Paula Lapido (Madrid), Los que alcanzan la orilla.

Euskarazko eleberria: José María García-Viana (Gipuzkoa),  Pentaedroa.

Gaztelaniazko olerkia: Carlos J. Aldazabal (Argentina), Mauritania es un país con nieve.

Euskarazko olerkia: Aritz Gorrotxategi (Gipuzkoa), Amua.

 

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien XLIII. ediziora 572 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 533 gaztelaniazko eleberri eta olerki modalitateetan, eta 39 euskarazko eleberri eta olerki modalitateetan: gaztelaniazko eleberria: 294 lan;  gaztelaniazko olerkia: 239 lan; euskarazko eleberria: 20 lan eta euskarazko olerkia: 19 lan.

Aipamen berezia merezi du sari hauen epaimahaia, beraien kalitate eta ospeagatik. Sarien historian izan dugun epaimahairik onenetariko bat, dudarik gabe:

  • Gaztelaniazko eleberria: Fernando Marías Amondo | Luisa Etxenike Urbistondo | Manuel Vilas | Patricia Esteban Erlés | Jon Bilbao Lopategui.
  • Euskarazko eleberria: Felipe Juaristi Galdós | Jon Martín Etxebeste | Joxe Mari Iturralde Uría | Arantza Urretavizcaya Bejarano |Jon Cortázar Uriarte.
  • Gaztelaniazko olerkia: Manuel Rico Rego | Antonio Colinas Lobato | Raquel Lanseros
  • Euskarazko olerkia: Lourdes Otaegi Imaz | Iñaki Aldekoa Beitia | Itxaro Borda Charritton

 

Lehiaketa honetako sariak 25.000 euro eta garaikurra dira eleberri modalitateko irabazleentzat, eta 15.000 euro eta garaikurra olerki modalitateko irabazleentzat.


Irudian, Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioaren zuzendaria, eta José Antonio Santano, Irungo alkatea.

190914 CiudadIrun Proclamacionganadores Aizpurua Santano