Hasi nahi duzu artea, gastronomia, literatura, argazkigintza ikasten edo sakondu nahi duzu dagoeneko dakizun horretan? Agian nahiago duzu teknologia berrietara hurbildu, gaikako hitzaldietara edo egile-ikastaroetara joan, edo besterik gabe dantza egin eta ohitura osasungarriak landu.

Kutxak zure eskura jartzen du Kutxa Kultur Gelak edizio berria, 2019ko urrian hasi eta 2020ko uda arte luzatuko den aisialdi eta kulturako programazio zabal eta askotarikoa.

Egitarauaren barne daude:

  • udazkeneko eta urteko jarduerak (jarduera teknikoak eta artistikoak, hitzaldiak, gastronomia, ohitura osasuntsuak, hizkuntzak, teknologia berriak, bisita gidatuak) eta udaberriko jarduerak (jarduera teknikoak eta artistikoak, hitzaldiak, gastronomia, ohitura osasuntsuak, teknologia berriak, bisita gidatuak), helduentzat.
  • Gabonetako eta Aste Santuko jarduerak, haur eta gazteentzat.

Kutxa Kultur Gelak programaren edizio berri honen hasierako ekitaldia irailaren 13an, 19:30ean, izango da Kutxa Kultur Kluban, Tabakalerako 1. solairuan (sartzea dohainik aforoa bete arte). Ekitaldia literatura-solasaldi bat izango da Manuel Vilas, Fernando Marías eta Raquel Lanseros idazleekin.


Kutxa Kultur Gelak programa berrian baduzu non aukeratu! Zatoz Tabakaleraz gozatzera!



<< Deskargatu HEMEN Kutxa Kultur Gelak 2019/20ko liburuxka

<< Udazkeneko eta urteko jarduetarako izena emateko epea: irailaren 11tik 25era

<< Informazioa eta izenemateak: kutxakultur.eus/eu/aulas


AulasKutxa2019 20 640x285