Berriro ere Donostiako Orfeoiaren egoitzan (San Juan kalea, 6. Donostia / San Sebastián) izango da Ganbera Musikako zikloa, Kutxa Fundazioak sustatu eta antolatua, Musikene, Donostia Musika eta Donostiako Orfeoiarekin batera. 

Zortzi ostegunetan izango dira zikloaren hamargarren edizioaren kontzertuak, 19:30ean, eta beti bezala, sarrera libre izango da aretoko jarlekuak bete arte.

Ganbera Musikaren ziklo berria datorren ostegunean, urtarrilaren 31n, hasiko da Kantu errezitala emanaldiarekin; Nerea Benavent, sopranoa, Josu Cabrero Antolín, tenorea, eta Leonardo Moyano, pianoa. Kontzertu hau XIX. eta XX. mendeetan ardazten da, besteak beste Verdi, Dvořák edo Fallaren musikan. Baina, gainera, munduko zenbait lekutara bidaiatuko dugu eta kanturako hainbat konposizio-estilo izango ditugu gozagarri.

Eta hauek dira hurrego kontzertuak:

  • Otsailaren 21a, Blanchard Hirukotea
  • Otsailaren 28a, Lauburu Sax Quartet
  • Martxoaren 14a, Tarab Laukotea
  • Martxoaren 28a, Kahora Boskotea
  • Apirilaren 11a, Ensemble Kaiserin
  • Maiatzaren 9a, Les Trois Mousquetaires
  • Ekainaren 13a, Polux Hirukotea

CicloCamara2019 RecitalCanto

Kantu errezitalaren kideak