Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak deialdi berria ireki du 2019an zehar Gipuzkoan egingo den “Katapulta Tour Gipuzkoa” zirkuituan parte hartuko duten artistak aukeratzeko.

“Katapulta Tour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean.

Proposamenak 2019ko urtarrilaren 7tik 22ra bitartean aurkeztu beharko dira hurrengo estekan: katapulta-tour-gipuzkoa/izen-ematea


KatapultaTour

Deialdiak 2 helburu nagusi ditu
  • Musika eta arte ezenikoetako arloetako Gipuzkoako talentuak balioan jartzea eta bultzatzea -bereziki gazteak-.
  • Gipuzkoako ezenari dinamizazioan laguntzea, kluba eta organizatzaileei bultzada ematen.
Nori dagoen zuzenduta eta estiloa

Deialdia beren ibilbidea musikaren eta arte ezenikoen esparruetan garatu nahi duten Gipuzkoako artista profesional berriei eta erdi-profesionaleei zuzenduta dago. Pop, Rock, Folk, Elektronikoa, Hip-Hop eta antzeko musika estiloetako proposamenak onartuko dira, eta baita formatu txikiko arte ezenikoetako proposamenak ere; esate baterako, mikro-antzerkia, bakarrizketak, performanceak eta magia.

Aurkezten diren proposamenak artisten beraien originalak izan behar dute, gehienbat, edo haientzat sortuak.

Proposamenak esparru horietako teknikariek eta profesionalek osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu.

Hautatutako proiektuei honako hauek eskainiko zaizkie
  • Hiru emanaldi Gipuzkoako gune desberdinetan.
  • 400 euro emanaldi bakoitzeko.
  • Artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa.

Bateragarritasun artistikoaren eta estilistikoaren arabera, aukeratutako proiektu edo artista batzuri beste emanaldi bat eskainiko zaie Gipuzkoako beste Jaialdi batean.

Hautaketarako irizpideak

Aurkezten diren proposamenen artetik 6 proiektu aukeratuko dira, honako irizpide hauek kontuan hartuta:

  • Lehentasuna izango dute Gipuzkoan erroldatutako artistek eta 30 urtetik beherako adina dutenek.
  • Proiektuaren kalitateaz gain, artisten ibilbidea eta etorkizuna ere baloratuko da.
  • Hizkuntzari dagokionez, oreka izatea nahi da, eta baita parte-hartzaileen generoari dagokionez ere.