Kutxa Fundazioaren aisialdi- eta kultura-programazioan, Kutxa Kultur Gelak ezagunetan, ostegunean irekiko da izena emateko epea irail-bukaeran hasi eta 2019ko udaberrira arte luzatuko diren jardueretarako.

Udazkeneko eta urteko jarduetarako izena emateko epea: irailaren 6tik 20ra.

 

Kutxa Kultur Gelak 2018/2019
Informazioa eta izen emateak HEMEN

 

Kutxa Kultur Gelak programa berrian baduzu non aukeratu! Zatoz Tabakaleraz gozatzera!

AulasKutxaKultur 3x1

Aurten, neguko eta udaberriko inskripzio-aldiez gain, beste bi aldi izango dira Gabonetako eta Aste Santuko jardueretarako; izan ere, aurtengo berrikuntzen artean, azpimarratu behar da eskaintza berrian 16 urte baino gehiagokoentzako jarduerak daudela tea lehen aldiz, baita neska-mutikoentzakoak ere.

Aurtengo beste berrikuntzetako bat da ikastaro guztietan bizi-ohitura osasungarriak eta elikadura sano eta orekatua sustatuko direla Izangood programaren bidez.

Kutxa Kultur Gelak-en programazio zabalak aurten beste aldaketa eta berrikuntza batzuk ere baditu. Alde batetik, gastronomiari buruzko tailer edo lantegi gehiago izango da; bestalde, programan sartuko dira UPV/EHUko Material Physics Center-ek eskainitako hitzaldiak, eta Catalina Erauso arte-elkartearekin lankidetzan jarraituko da.

Hitzaldi formatuan, Kutxateka jarriko dugu balioan, estatuko fototekarik onenetako bat baita, Kutxatekako bitxitzat jotako argazkien aipamen berezia egin behar delarik; eta enplegu-sortzaileak direlako Kutxa Kultur-etik estrategikoki laguntzen ari garen eremuei dagokienez, modarekin eta musikarekin erlazionaturiko ikastaroak ari gara gehitzen. Adibidez, moda-zirriborroak edo zeure fanzinea diseinatzekoa, baita Moda iraunkorra: berezko tinduak, edo Dj´s Session bezalakoak ere.

Kutxak urteak daramatza, gainera, literaturaren alde egiten, Irun Hiriko eta Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sari ezagunen bidez, baina baita Kutxa Kultur Gelen barruan dauden tailerren bidez ere, esate baterako, nola idatzi zeure lehen nobela.